[Librezale] Foroaren gai murrizketa

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 10, 15:37:36, CET 2008


Arratsalde on,

az., 2008.eko aberen 10a 01:16(e)an, Osoitz -(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Nire helbide berriarekin berrapuntatu naiz, ea apurka egunean jartzea
> dudan.
>
> Asanbladan foroaren atalen murrizketarako proposamen bat egitekotan
> geratu nintzen. Bide batez, nahiz eta foroko administratzailea naizen EZ
> DAKIT NIRE PASAHITZA BERRIA. Mikel, pasatuko didazu berrantolaketa egin
> ahal izateko?

Zure erabiltzailea eguneratu berri dut e-posta berriarekin eta pasahitz
berria bidali dizut.

> Foroan nagusiki berriak zabaldu dira, laguntza eskeini zaio jendeari eta
> proiektuak eztabaidatu dira.
>
> - Etortzeke dagoen webguneak berriena hobeto egindo du, baina bitartean
> BERRIAK atala bertan mantenduko nuke.

Ados honekin.

Webgune berria aipatu dela eta foroa berrantolatzekotan garela, PunBB
bera ere berritu egingo nuke. Egun 1.2.17 da instalatuta daukaguna eta
1.3.2 eskura dago aldaketa handiekin: itxura danez segurtasun aldeko
hobekuntzak batez ere. Txantiloiek ere aldaketa handiak izan dituzte
beraz hori ere moldatu egin beharko zen eta berdin foroaren
itzulpenarekin.

> - LAGUNTZA atalak gaur egun sistema eragileen arabera banatuta dago, eta
> proiektu batzuk badute bere txoko propioa. Hau berrantolatzekotan,
> GNU/LINUX azpitala, MOZILLA azpiatala eta LAGUNTZA OROKORRA azpiatala
> mantenduko nituzke. Bestela dena bat egingo nuke LAGUNTZA atal bakarrean.

Beharbada merezi du bai hiru gaiak banatuta izateak.

> - Gaur egun proiektuak posta zerrenden bidez kudeatzen dira erabat,
> baina ez nituzke dauden mezuak ezabatuko, OROKORRA deitzen den atal
> berri batetara pasatuko nituzke.

Read Only moduko kutxa moduko bat ezta?

> Atalez atal begiratuta:

(...)

> LIBREZALE.ORG <http://LIBREZALE.ORG> PROIEKTUA (eta proiektu zehatzei
> lotutako beste guztiak)
> Atal orokorrera, gaur egun posta zerrenda askoz gehiago erabiltzen da
> honetarako, eta harpidetu gabekoek foroan idazterik ez dutenez jada ez
> dago abantaila handirik foroan. Hori bai posta zerrendaren historikoa
> ageriago jarriko nuke.
>
> Zuen iritzia?
>
> Osoitz

Esandako guztiarekin ados. Duda kasuetan ez nuke ezer ezabatuko, akaso
baten batentzat informazio erabilgarria egon daitekeelako.

Ah, eta harpidetu gabeko erabiltzaileek idatz dezakete foroan. Denbora
batez desaktibatu genuen pasatzen zen spam piloa zela eta, baina
soluzio egokiak txertatu eta gero (ASCII-art captcha miragarri bat...)
berriro aktibatu zen.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago