[Librezale] WordPress 2.7 azken ikutuak

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 10, 10:17:16, CET 2008


ar., 2008.eko aberen 09a 23:17(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Julen(e)k dio:
>> Kaixo berriro,
>>
>> WordPress berria ateratzear da eta beharbada azken probak egiteko
>> garaia ere bada.
>>
>> Txopi, zure WP instalazioa eguneratzeko modurik bai (softwarea + itzulpena)?
>
> SVNtik azken-azken bertsioa hartu, txukundu eta Pootlera igo dut.
> WordPresseko garapen bertsioarekin berdin egin dut eta Pootleko
> behin-behineko euskaraketa hori sartu dut. 76 kate zalantzan eta 195
> kate itzuli gabe daude. Itzulpen lanetan lagundu nahi duenak badauka lan
> pizkatxo bat gehiago :-)

Kontxo, hau belozidadea, berriro %100ean dago.

(...)

>> - WPek aukera ematen du bookmarklet moduan botoi bat gehitzeko
>> laster-marken tresna-barran. Botoi hau "Press This" izendapenarekin
>> dator eta une honetan "Sakatu hau" bezala dago itzulita (anbiguo
>> samarra "press"). es-ES-en "Publicar" itzuli dute eta nahiko argia
>> denez, euskarazkoa "Argitaratu" utziko nuke.
>
> Ez dut kate hau non agertzen den ikusten. Hala ere, aurreratzearren,
> "Argitaratu hau" bezala jarri dut. Norbaitek beste zerbait egokiago
> ikustekotan esan dezala.

Administrazio paneleko "Tresnak" aukeran sakatuta agertzen da.

>> - Itzuli gabeko "via" famatua. Kate hau bere horretan agertzen da eta
>> oso ezkutuan dagoenez apenas atzeman daiteke testuingurua. Pixka bat
>> kuxkuxeatu ondoren aurkitu dut hitzaren agerpena: orri batean testu
>> bat saguarekin aukeratu eta "Press This" bookmarkletean klik egitean,
>> WPko editore sinplea agertuko zaigu, aukeratutako testuarekin
>> bidalketa bat idazteko. Aukeratutako testuaren ondoren, testua hartu
>> den orriaren URLa dator, ikusi adibidea:
>> https://sindominio.net/~txopi/wordpress/?p=8
>
> Ez zen beharrezkoa, baina badaezpada datubasea birsortu dut. Beraz,
> orrialde hori ez da existitzen jada :-|
>
> Edozein kasutan, esan beharra dut orain dela egun batzuk iturri-kodea
> begiratu nuela eta kate hori funtzio arraro batetan agertzen zela ikusi
> nuela. Ez nuenez ulertu zertarako zen, katea zegoen bezala itzultzea
> erabaki nuen. Baina beno, orain, zuri esker zertarako den ikusi ondoren,
> "iturria:" bezala jarri dut.

Berriro ikusi nahi izatekotan:
http://sindominio.net/~txopi/wordpress/?p=3

Moskeatzen nauen beste gauza bat ere badago, aurreko WPean ere pasatzen 
zena:
http://img34.picoodle.com/img/img34/3/12/10/f_iruzkinakm_9a3d447.png

Hor zenbakiak agertu behar luke ezta? "0 iruzkin" edo "3 iruzkin" edo 
dena delakoak. Agian nire gauza da eta zuek ondo ikusten duzue...

>> Horixe ba, ea kaleratu bezain pronto euskaraz izateko aukera dugun.
>
> Irakurri dudanagatik, litekeena da Euskal Herrian ostirala denean
> argitaratzea WordPress 2.7. Oraindik eu.wordpress.org webguneko gauza
> batzuk falta dira, iturri-kodeko fitxategi batzuk eskuz itzultzea, eta
> abar, baina ahal duguna egingo dugu.

Webgunearekin laguntza behar baduzu abisatu.

> Julen, Teketen, SVNko eta azpidomeinuko atasetan laguntzeko aukera izan
> nahi baduzue, wordpress.org-eko foroan izena eman (jada egin ez baduzue)
> eta niri erabiltzailearen izena esan. Teketen, zuk gure Pootlen ere
> izena eman behar duzula uste dut (ez zaitut ikusi), Julenek eta biok
> bezala WordPress proiektua kudeatzeko baimean eman diezazudan. Ahal
> duzunean noski...

Egia, Teketenek ez dirudi izena emanda duenik Pootle zerbitzarian.

> Patxi, Josuk WordPress euskaratzen lagundu nahi badu, berak ere
> LibrePootlen izena eman beharko du eta gero Juleni edo niri bere
> erabiltzaile izena zein den esan, idazteko baimenak eman diezaizkiogun.

Eman dizkiot idazketa baimenak.

Gero arte,
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago