[Librezale] WordPress 2.7 azken ikutuak
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
As, Abe 9, 23:17:21, CET 2008
Julen(e)k dio:
> Kaixo berriro,
>
> WordPress berria ateratzear da eta beharbada azken probak egiteko
> garaia ere bada.
>
> Txopi, zure WP instalazioa eguneratzeko modurik bai (softwarea + itzulpena)?
SVNtik azken-azken bertsioa hartu, txukundu eta Pootlera igo dut.
WordPresseko garapen bertsioarekin berdin egin dut eta Pootleko
behin-behineko euskaraketa hori sartu dut. 76 kate zalantzan eta 195
kate itzuli gabe daude. Itzulpen lanetan lagundu nahi duenak badauka lan
pizkatxo bat gehiago :-)
>
> Itzulpena %100ean dago (baliteke kate berri gehiago egotea) eta
> gainbegiratu azkar bat eman ondoren komentariotxo batzuk:
>
> - "Settings" itzultzeko batzutan "aukera" erabili da eta bestetan "ezarpen".
> Mozillako itzulpenetan setting=ezarpen, option=aukera eta
> preference=hobespen erabili da betidanik, baina ez nago ziur zein den
> WPen kasuan historikoki erabili den terminoa.
Arrazoi duzu, batzutan "aukerak" erabiltzen da eta beste batzutan
"ezarpenak". Mozillan erabili duzuen irizpideekin guztiz ados nago eta
WordPress-en ere ezarpenak ondo geratzen dela deritzot. Beraz, kateok
aldatu ditut.
>
> - WPek aukera ematen du bookmarklet moduan botoi bat gehitzeko
> laster-marken tresna-barran. Botoi hau "Press This" izendapenarekin
> dator eta une honetan "Sakatu hau" bezala dago itzulita (anbiguo
> samarra "press"). es-ES-en "Publicar" itzuli dute eta nahiko argia
> denez, euskarazkoa "Argitaratu" utziko nuke.
Ez dut kate hau non agertzen den ikusten. Hala ere, aurreratzearren,
"Argitaratu hau" bezala jarri dut. Norbaitek beste zerbait egokiago
ikustekotan esan dezala.
>
> - Itzuli gabeko "via" famatua. Kate hau bere horretan agertzen da eta
> oso ezkutuan dagoenez apenas atzeman daiteke testuingurua. Pixka bat
> kuxkuxeatu ondoren aurkitu dut hitzaren agerpena: orri batean testu
> bat saguarekin aukeratu eta "Press This" bookmarkletean klik egitean,
> WPko editore sinplea agertuko zaigu, aukeratutako testuarekin
> bidalketa bat idazteko. Aukeratutako testuaren ondoren, testua hartu
> den orriaren URLa dator, ikusi adibidea:
> https://sindominio.net/~txopi/wordpress/?p=8
Ez zen beharrezkoa, baina badaezpada datubasea birsortu dut. Beraz,
orrialde hori ez da existitzen jada :-|
Edozein kasutan, esan beharra dut orain dela egun batzuk iturri-kodea
begiratu nuela eta kate hori funtzio arraro batetan agertzen zela ikusi
nuela. Ez nuenez ulertu zertarako zen, katea zegoen bezala itzultzea
erabaki nuen. Baina beno, orain, zuri esker zertarako den ikusi ondoren,
"iturria:" bezala jarri dut.
> Orduan nik uste "iturria: " edo "jatorria: " jarrita ondo geratzen dela.
>
> Horixe ba, ea kaleratu bezain pronto euskaraz izateko aukera dugun.
Irakurri dudanagatik, litekeena da Euskal Herrian ostirala denean
argitaratzea WordPress 2.7. Oraindik eu.wordpress.org webguneko gauza
batzuk falta dira, iturri-kodeko fitxategi batzuk eskuz itzultzea, eta
abar, baina ahal duguna egingo dugu.
Julen, Teketen, SVNko eta azpidomeinuko atasetan laguntzeko aukera izan
nahi baduzue, wordpress.org-eko foroan izena eman (jada egin ez baduzue)
eta niri erabiltzailearen izena esan. Teketen, zuk gure Pootlen ere
izena eman behar duzula uste dut (ez zaitut ikusi), Julenek eta biok
bezala WordPress proiektua kudeatzeko baimean eman diezazudan. Ahal
duzunean noski...
Patxi, Josuk WordPress euskaratzen lagundu nahi badu, berak ere
LibrePootlen izena eman beharko du eta gero Juleni edo niri bere
erabiltzaile izena zein den esan, idazteko baimenak eman diezaizkiogun.
Orain korrika hitzaldi bat prestatzen hasiko naiz... Gabon,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago