[Librezale] WordPress 2.7 azken ikutuak
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Abe 9, 19:43:10, CET 2008
Kaixo berriro,
WordPress berria ateratzear da eta beharbada azken probak egiteko
garaia ere bada.
Txopi, zure WP instalazioa eguneratzeko modurik bai (softwarea + itzulpena)?
Itzulpena %100ean dago (baliteke kate berri gehiago egotea) eta
gainbegiratu azkar bat eman ondoren komentariotxo batzuk:
- "Settings" itzultzeko batzutan "aukera" erabili da eta bestetan "ezarpen".
Mozillako itzulpenetan setting=ezarpen, option=aukera eta
preference=hobespen erabili da betidanik, baina ez nago ziur zein den
WPen kasuan historikoki erabili den terminoa.
- WPek aukera ematen du bookmarklet moduan botoi bat gehitzeko
laster-marken tresna-barran. Botoi hau "Press This" izendapenarekin
dator eta une honetan "Sakatu hau" bezala dago itzulita (anbiguo
samarra "press"). es-ES-en "Publicar" itzuli dute eta nahiko argia
denez, euskarazkoa "Argitaratu" utziko nuke.
- Itzuli gabeko "via" famatua. Kate hau bere horretan agertzen da eta
oso ezkutuan dagoenez apenas atzeman daiteke testuingurua. Pixka bat
kuxkuxeatu ondoren aurkitu dut hitzaren agerpena: orri batean testu
bat saguarekin aukeratu eta "Press This" bookmarkletean klik egitean,
WPko editore sinplea agertuko zaigu, aukeratutako testuarekin
bidalketa bat idazteko. Aukeratutako testuaren ondoren, testua hartu
den orriaren URLa dator, ikusi adibidea:
https://sindominio.net/~txopi/wordpress/?p=8
Orduan nik uste "iturria: " edo "jatorria: " jarrita ondo geratzen dela.
Horixe ba, ea kaleratu bezain pronto euskaraz izateko aukera dugun.
Gero arte!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago