[Librezale] Compiz-fusion euskaratzen

pi pi a bildua beobide.net
Al, Ira 17, 22:51:53, CEST 2007


Julen-(e)k esan zuen:
> On 9/17/07, Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.net> wrote:
> >
> >  Aupa!
> 
> Atzaldeon !
> 
> >    Informatikan, bizitzako beste alorretan bezala, jakiekin adibidez, lehen
> > inpresioa begiekin jasotzen dugun informazioan oinarritzen da. Boga-bogan
> > jarri dira (askorentzat hardware berria erostera bultzatzen duten eta ezer
> > egiten ez duten zerak izan arren) microsoftek bere publizitatean wow izenaz
> > laburtu duen leiho kudeatzaileak. Aldizkariek lehen postuan linux bertsiokoa
> > jarri dute: Compiz-fusion
> >
> >  webgunea, wikia, yuotuben ehundaka bideo gaitasunak erakutsiz
> >
> >  Nire iritsiz linux erakargarriagoa bihur dezakeen tresna izan daiteke eta
> > horregatik animatu naiz itzulpena egitera. Alta eman beraien internalizazio
> > gunean, pot fitxategiak jaitsi, kbabel instalatu, eta librezaleko gida
> > (Eskerrik asko Julen) jarraituz hasi naiz lanean. (ez da lan megalitikoa,
> > 2000 kate inguru izango dira ccsm eta pluginak.  Emeral theme honekin
> > bukatzean...)
> 
> Nik pertsonalki 3D efektudun leiho kudeatzailerik ez dut erabili inoiz
> eta ordenagailua bera ere asko kexatuko zitzaidan... Ez dakit hauen
> erabilgarritasun maila zenbatekoa den baina ikusgarritasun maila
> (denok ikusi ditugu hauen bideoak) aparta da.
> Gainera lokalizatzeko aukera irekia badago, aurrera, ze demontre!

Ez dut sekula horrelakorik instalatu baina itzultzen badek saituko nauk behintzat instalatzen ;)

Eta gero pootle-ra igotzen baduzu saiatuko nahiz ahal dudanean laguntzen, baina ez nahi oso jakituna diseinu munduan.

> 
> >   Nire asmoa aurreko terminologia ahalik eta gehien errespetatuz egitea da,
> > horregatik Gnomeko eta XFCEko hainbat po fitxategi jaitsi ditut.
> >   Gaztelania eta katalan itzulpenak erabilgarri ditut po lagungarri gisa.
> 
> Hori da, ohitura onak hartuz :)
> 
> >   Hala ere, ez dut lortzen (librezaleko pootle agertzen den eran)  termino
> > (hitz) bat ingeleraz dagoena aurreko edozein po fitxategitan, euskarazko
> > proposamena ikustea. Ziur Kbabel hori egiteko gai dena, baina badirudi ni
> > hasiberri traketsa naizela (gaueko ordu horietan neuronak ez daude bere
> > unerik onenean).
> >
> >      Datubasea kargatzen dut. (azpi karpetak barne) baina gero bilaketan...
> > nik behintzat hitz konkretuen itzulpen aholkurik ez dut lortzen. Ez dut
> > aurrera egin nahi, sarri diodan bezala gurpila asmatzen ibiltzea denbora
> > galtzea baita eta aurretik itzulita dagoen terminologiaz bat egin nahi
> > dudalako.
> >
> >   Kbabel progamak gaitasun hori badu ezta? bestela pootlerekin egitea hobe?
> 
> Zuk nahi duzuna sarrera bat hautatzean bilaketa automatikoki egitea
> da? Hala bada, zoaz 'Ezarpenak > Konfiguratu KBabel' -era eta agertuko
> zaizun leihoko 'Bilatu' atalean daukazu 'Hasi automatikoki bilatzen'
> hobespena.
> 
> Garbi izan ezazu Pootle web bidezko plataforma bat izanik, egun
> behintzat mahaigaineko programa batek eskain ditzakeen aukera guztiak
> urruti dituela, beraz ezaugarri, aukera eta funtzio aldetik KBabel
> osoagoa da ezbairik gabe.

Sistemaren arabera kontutan izan kbabel-i itzulpen datu basea asko handitzen badiozu memoria jale asegaitz abt 
bihurtzen dela.

> 
> >   Bestalde interesgarria izan daiteke librezaleko pootlen jartzea (lanik
> > handiena egin eta gero proposatzeko asmoa nuen, baina...,) eta bertatik
> > itzultzea. (ni prest arduratzeko eta gobby bitartez beraiekin loturak
> > egiteko, edo beste batek ardura nahi badu arazorik ez!!)
>  
> KBabel probatzeko asmoa baduzu, itzulpena bertan has dezakezu
> (itzulpen zirriborro bat adibidez, memoriak erabiliz berak bakarrik
> itzultzen ditu bat datozen kateak) eta gero Pootle-ra igo denon artean
> osatzeko falta dena.
> 
> >  Librezaleko pootlek aurreko terminologiaz lagunduko luke? (Gnome, xfce...)
> 
> Ez dakit Pootle-k zehazki terminologia aholkuak ematean zer duen
> oinarritzat, hau Pi-k jakingo du hobekien.
> 

Oraingoz Pootle-k terminologian erakusten duena hitz bakanen (edo terminoen) terminologia bat da zati bat gnome-eu 
proiektukoa eta beste bat librezalen erabakitako itzulpen batzuek. Fitxategi hau nahiko txikia da sistema ez 
kargatzearren egia esateko ez dakit nola portatuko den pootle hori asko handituaz gero, agia proba egiteko 
interegarri izan daiteke (probatzeko gauzen zerrenda amaigabean apuntatzen dut),


NAhi duzunaren gertu ez al dabil http://eu.open-tran.eu/ ?? 


> >   Animoa,  linux ezagutza baino handiagoa duen hasiberria.
> >
> >  Ander.
> >
> >  PD: Ubuntu 7.10k oinarrian ekarriko du eta erabilgarri dago, Arch linux,
> > Debian*, Fedora, Gentoo, openSusen eta ubuntu 7.04rako.
> 
> Ba urrirako iristen bada, ezin hobe!
> 
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale

-- 
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20070917/373d5ba3/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago