[Librezale] Txango bat UZEIra
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Ira 17, 19:13:42, CEST 2007
Kaixo peņa!
Uztail aldean aipatu bezala, UEUko ikastaroaren ondotik gonbidapen bat
jaso genuen UZEItik bertara joateko ikusteko nola egiten duten lan eta
elkarlan posible bat sustatzeko (estiloa, terminologia zalantzak,
...).
Abuztuan oporretan izan direnez bertaratzeko data atzeratu egin da eta
orain lanera itzuli direla mezu bat bidali diet ea noiz ager
gaitezkeen galdezka (azpian duzue haien mezua). Datorren osteguna
hilak 20a proposatu didate. Niri primeran datorkit baina erantzun
aurretik jakin nahiko nuke ea norbaitek etortzeko interesik duen;
baiezko kasuan esan ahal bezain pronto. Bihar eguerdi aldean ez bada
interesaturik agertzen, baiezkoa erantzungo diet.
Ze iruitzen?
Julen.
---------- Forwarded message ----------
From: Lore Azkarate <lazkarate a bildua uzei.com>
Date: Sep 17, 2007 12:30 PM
Subject: Re: [Fwd: Lokalizazio ikastaroa: balorazioa (librezale)]
To: Julen <julenx a bildua gmail.com>
aspaldi hasi ginen lanean
berriz ere oporrak hartzeko desiatzen gaude :-)
gogoratuko zara, UZEItik bi lagun izan ginela: Edurne eta biok
Orain Edurnek darama lokalizazio-lanen zuzeneko ardura eta, beraz, bera
da egokiena gure funtzionamendua azaltzeko.
Datorren astean ikastaro bat du kanpoan, lokalizazioari buruzkoa hain
zuzen ere, eta irailaren 25-29 bitartean ez da UZEIn izango.
Hortaz, aste hau egokiagoa da guretzat. Zer moduz datorkizu(e) osteguna
(hilaren 20a), adibidez? Guretzat egun ona da.
Estilo-kontuei dagokienez, ez daukagu material idatzirik baina kontatuko
dizuegu nola egiten ditugun itzulpenak
Esango diguzu osteguna ongi datorkizuen, beste egun bat nahiago duzuen...
Lore
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago