[Librezale] WordPress 2.3 - ohar gutxi batzuk

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Ira 12, 17:51:26, CEST 2007


Julen-(e)k idatzi zuen:
> Esan bezala beste hari bat hasiko dut honekin.
>
> Lehenik, Data eta orduari dagokionez, hauexek dira egindako aldaketak:
>   + F j, Y -> Y F j
>     September 24, 2004 -> 2004 Iraila 24
>   + Y-m-d g:i:s a -> Y-m-d G:i:s
>     2005-08-01 08:03:23 pm -> 2005-08-01 20:03:23
>   + F j, Y g:i a -> Y F j G:i
>     September 24, 2004 08:03:23 pm -> 2004 Iraila 24 20:03:23
>   + Y-m-d g:i a -> Y-m-d G:i
>     2005-08-01 08:03 pm -> 2005-08-01 20:03
>
> Daten formatua php-ko date() funtzioan ezarritakoak zehazten du.

Nola egin nahiko argi daukazula ikusten dut eta proposatzen duzuna ondo
iruditzen zait. Joxek gainera funtzioak ordezten ez dituen karaktereak
nola sartu azaldu du, beraz puntu hau aurrera aterako dugulakoan nago.

> Bigarrenik eta azkenik, airean utzi ditudan hitzak (zuek ere gehiago
> izan ditzakezue, begiratu badaezpada ere)
>
>   + Front Page

Aurreko orrialdea?

>   + Blogroll

WPEU webgunean Blogroll atalari "WordPress zaleak" izena eman nion. Agian
"Blogzaleak" jarri genezake, baina egia esan nik ez dut oso gustoko
(estekak  jira-biraka dabiltzala ez du azaltzen). Orain itzuli ditudan
kate guztietan "Blogroll" hitza mantendu dut euskaraz ere.

>   + Thumbnail -> koadro txikia ?

Wordpress-eko aurreko bertsioetatik "Irudi txikia" zetorren eta niri
egokia iruditu zait. "Iruditxoa" ere nahiko argia dela uste dut. Hau ondo
nola euskaratu aukera bat baino gehiago daudela uste dut eta nik horietako
batera itzuliko nuke, ingelesezko hitza ez bait da bat ere argia.

>   + Powered by -> indartua? hornitua? kudeatua?

Hau nahiko argi daukat:
"%s-ekin egina"

> Aurreko mezuan aipatu bezala eztabaida ItzuL zerrendara bideratuko
> nuke, erantzun egoki eta zabalagoa lortuko dugulakoan, ondo iruditzen?
> Boluntariorik mezua idazteko (nor garen azalduz etab..)?

Gure artean adostasun batera heltzen saiatu gaitezke (hitz batzuetan
behintzat) eta gero Joxek ITZULen ados dauden galdetu dezala...

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago