[Librezale] WordPress 2.3 - egoera

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Ira 12, 00:19:32, CEST 2007


Gabon!

Bueno, gaurkoan izerdi dexente atera dut Wordpressen itzulpenarekin
lanean eta %98an utzi dut. Zehatzago esanda, 16 kate zalantzan eta
gainerakoa itzulita.

2.3 bertsioaren egutegian[1] ikusitakoaren arabera, hurrengo
astelehenean kate guztiak izoztuko dituzte beraz egun horretan bertan
egunera liteke egungo itzulpena txantiloi definitibotik (Txopi
horretaz ardura zaitezke?). Horrekin astebete izango genuke azken
berrikuspenak eta zuzenketatxoak egiteko. Hilaren 24ean, WordPress
berria kaleratzearekin batera euskarazko itzulpena kalean dugu.
Primeran ezta?

Itzulpena egin ahala kontutxo batzuk airean utzi ditut komentatzeko
baina bihar izan beharko du, gaurkoz nahikoa da ta.


Julen.

[1] http://www.google.com/calendar/embed?src=fhcihol34up7rl0pqa6ngc9qf8%40group.calendar.google.com&dates=20070801%2F20070901



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago