[Librezale] Wordpress 2.3ren itzulpena

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Ira 5, 00:46:43, CEST 2007


Joxe Rojas(e)k dio:
> Gabon,
>
> Aste honetan ibili naiz ni, ba, Wordpress 2.1eko itzulpena egiten  
> (badirudi azkenean lortu dute poEditen bertsio egonkor bat Mac OS  
> Xrako, eta pentsatzen nebilen hona edo wordpress-eura bidaltzea. Uste  
> dut kate guztiak itzulita daudela, baina bigarren buelta bat egin nahi  
> diot oraindik koherentzia kontuak begiratu eta behin instalatuz gero  
> dena ondo doan begiratzeko... Librezaleren deskargak atalean utzi dut  
> kopia bat. Hori apur bat orraztuz gero, ez dut uste 2.3 bertsioan  
> aldaketa larregi egongo denik, ezta?
>   

Arraioa, hori da hau kasualitatea! Ni ere wordpress euskaratzen nabil. 
Orain dela 3 aste inguru azken POT fitxategia hartu nuen Wordpress-eko 
SVNtik eta bidai batetik itzuli eta batera itzulketan hasi naiz jo eta 
ke. Onena WordPress-eko euskaraketa gure Pootle zerbitzarian kudeatzea 
zela pentsatu eta Pi-rekin hitz egin ondoren proiektua prest dago:

http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/

Ikusten duzuenez niri oraindik asko falta zait ;-)

Zer egingo dugu? Joxe, zergatik ez dugu daukazun bertsioa Pootle-era 
igotzen falta dena denon artean egiteko eta guztia errepasatzeko? 
Fitxategia bidaltzen badidazu Pootle-en jarriko dut dagoenaren ordez. 
Bukatutakoan, aurreko bertsioak bezala, emaitza WordPress-Eu webgunean 
utz dezakegu denontzako eskuragai... Horra hor nire proposamena.

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago