[Librezale] Powered by Mozilla

3ARRANO 3arrano a bildua 3arrano.com
Lar, Urr 27, 13:58:45, CEST 2007


Jatorrizko mezua: lr., 2007-10-27 01:02 +0200, egilea: Txopi
> 3ARRANO(e)k dio:
> > Ea...
> > - galdetuko dut, baina ez dut uste egindako proposamenak onartuko
> > dizkigutenik, logoaren egitura aldatzen baitute, eta nahiko zorrotz
> > dabiltza horretan. "(Testua) mozilla" izan beharko litzake, noski,
> > euskaraz horrela jartzeko, ezinezkoa ez bada oso zaila behintzat bai. Ea
> > zer erantzuten duten.
> >   
> 
> Hizkuntzek gramatika desberdinak dituzte eta hori ulertu beharra
> daukatela uste dut. "Mozilla (testua)" jartzeko prest ez badaude,
> sentitzen dut benetan, baina euskaraz sentzurik ez duen zerbait jarri
> aurretik nik nahiago dut ingelesez utzi eta kitto. Zuek ez?
> 

Ni ere ados honekin, nahiz eta Mikelek egin duen proposamenaren antzeko batek iritziz alda nazakeen (Eragile: mozilla estiloko bat).

Egia da kontuan hartu beharko luketela hizkuntza batzuek egitura guztiz ezberdina darabiltela, eta gainera uste dut beste zenbaitetan
Mozillako beste itzultzaile batzuek ere euskararen egitura antzekoa erabiltzen zutela, baina oraingoz ez da beste inor kexatu.

Oraindik ez didate erantzun.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago