[Librezale] Fwd: [Mozilla] [Fwd: [Activemembers] Powered by mozilla]

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Urr 26, 12:05:13, CEST 2007


Erantzun aurretik, proiektu eleanitzetan itzulpenak egiteko eta
mantentzeko erreztasunak eman behar direla pentsatzen dudala esan nahi
dut. Beraz, irudiak, eta nola ez, logotipoak ere itzuli behar ez izateko
moduan egitea askoz hobeto ikusten dut. Besterik gabe...

Julen-(e)k idatzi zuen:
> Ez dakit konturatu zaren Gari, baina mezua niri bakarrik bidali didazu!
>
> ---------- Forwarded message ----------
> From: Garikoitz Knörr <gari a bildua nonbait.com>
> Date: Oct 26, 2007 9:33 AM
> Subject: Re: [Mozilla] [Fwd: [Activemembers] Powered by mozilla]
> To: Julen <julenx a bildua gmail.com>
>
>
> Egun on:
>
> Bai, garbi dago irtenbide gehienek "mozilla" hitza deklinatzea
> eskatzen dutela. Beharbada, burua estutzen jarraitu aurretik --edo
> bitartean--, interesgarria litzateke jakitea ea logoa aldatzea
> onartuko luketen. Erantzuna baiezkoa izatekotan ere, uste dut ahalik
> eta deklinazio-atzizkirik laburrena(k) erabiltzen saiatu beharko
> ginatekeela. Adibidez:
>
> Mozillak indartua (?)
> Mozillak sustatua
> Mozillak bultzatua
>
> Erantzuna ezezkoa bada, alegia, ezin bada logoa aldatu, irtenbide
> bakarra bururatzen zait, Ibon Sarasolaren 'Zehazki' hiztegiaren atzeko
> azalean ageri den egitura honetan oinarriturik:
>
> Con la garantía de Ibon Sarasola => Ibon Sarasola da berme
>
> Horren haritik, beraz, honelako zerbait jar liteke:
>
> Mozilla da berme
> (Nik, gainera, 'da' hori kenduko nuke: Mozilla berme)
>
> Kontua da goiko horren esanahia ez dela, zehatz-mehatz, 'powered by';
> beraz, hona hemen beste proposamen batzuk:
>
> Mozilla teknologiaz egina
> Mozilla darabil (ilunegia?)

Atzizkien kontura, nik teknologia, softwarea, programa edo antzeko hitza
erantziko nuke eta horrela logoa ez da hainbeste aldatzen. Beraz, logo
hori itzultzekotan, Garik proposatutako era horretan itzultzea ikusten dut
nik egokien:
http://www.sindominio.net/~txopi/librezale/mozilla_eu.jpg

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago