[Librezale] [Mozilla] Fwd: marratxoa dela eta

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Aza 20, 11:55:24, CET 2007



pi(e)k dio:
>>> Laburtuz, GUK MARRA BAI
>>> Alderdi ona da, % 99an izena+izena erako elkarketak izaten direla, eta horietan MARRA BAI
>>>
>>> salbuetsi "web + gune, orri" (edo ez, ez du merezi  'webgune/web gune/web-gune' gerran sartzea)
>>> azken aldian asko ikusten da 'webgune' baina ez 'weborri'. Zergatik ote? ;-)  (nire inpresio pertsonala da, ingelesez 'website' eta
>>> 'web page' ikusten ditugula, eta horren eragina besterik ez dela 'webgune' eta 'web orri' idaztea euskaraz)
>>>
>>> salbuetsi laburtzapenak: bisualki ere oso itsusi geratzen dira 'HTML-kode' eta horrelakoak
>>>
>>> multimedia ez genuke sartuko salbuespenetan, marrarekin jarriko genuke
>>>
>>> Dena dela, oso zaila izaten da muga non dagoen erabakitzea. Esate baterako, orain dela urte batzuk 'web gune' erdi-txinoa
>>> zen euskaldun askorentzat. Orain munduko gauzarik normalena egiten zaigu
>>>
>>> Garrantzizkoa da lan batean zehar beti  berdin jokatzea: marra jartzen bada, beti; 'webgune' erabakitzen bada, beti berdin.
>>>
>>> Zalantza duzuenean galdetu lasai
>>>
>>>       
>
> Bueno ondo zegok hauen eritzia jakitea baina erabaki gabe dauden auzi hauetan gure eritzi propioa erabili beharko 
> genuke batezere itzultzaileek bera horrelako zalantzak dituzten kasuetan.. Ez ?
>
> Eta nire eritzia argia da: MARRA EZ
>
> Nik ikasi nuenetik jolastoki idatzi diat jolasteko lekuataz aritzeko eta ez jolas-toki, eta egia esan ez du 
> testu-orri eta HTML orri artean ezer hoberik aurkitzen marratxoa ipintzeagatik, horretaz gain beti marratxoa 
> erabilztea hautauaz gure testuak marratxoz beterik geratzen dira, adibidez:
>
> Bookmarks tollbar folder path:
> Laster-marka tresna-barra karpeta-bidea 
>
> Niri itsusia iruditzen zait hitz goxoak erabiltzearren, 
>
> Zer diozue ?
>   
>   

Zein argi azaldu zaren. Bat nator zurekin.

> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>   



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago