[Librezale] [Mozilla] Fwd: marratxoa dela eta

pi pi a bildua beobide.net
As, Aza 20, 11:22:37, CET 2007


> >
> > Laburtuz, GUK MARRA BAI
> > Alderdi ona da, % 99an izena+izena erako elkarketak izaten direla, eta horietan MARRA BAI
> >
> > salbuetsi "web + gune, orri" (edo ez, ez du merezi  'webgune/web gune/web-gune' gerran sartzea)
> > azken aldian asko ikusten da 'webgune' baina ez 'weborri'. Zergatik ote? ;-)  (nire inpresio pertsonala da, ingelesez 'website' eta
> > 'web page' ikusten ditugula, eta horren eragina besterik ez dela 'webgune' eta 'web orri' idaztea euskaraz)
> >
> > salbuetsi laburtzapenak: bisualki ere oso itsusi geratzen dira 'HTML-kode' eta horrelakoak
> >
> > multimedia ez genuke sartuko salbuespenetan, marrarekin jarriko genuke
> >
> > Dena dela, oso zaila izaten da muga non dagoen erabakitzea. Esate baterako, orain dela urte batzuk 'web gune' erdi-txinoa
> > zen euskaldun askorentzat. Orain munduko gauzarik normalena egiten zaigu
> >
> > Garrantzizkoa da lan batean zehar beti  berdin jokatzea: marra jartzen bada, beti; 'webgune' erabakitzen bada, beti berdin.
> >
> > Zalantza duzuenean galdetu lasai
> >

Bueno ondo zegok hauen eritzia jakitea baina erabaki gabe dauden auzi hauetan gure eritzi propioa erabili beharko 
genuke batezere itzultzaileek bera horrelako zalantzak dituzten kasuetan.. Ez ?

Eta nire eritzia argia da: MARRA EZ

Nik ikasi nuenetik jolastoki idatzi diat jolasteko lekuataz aritzeko eta ez jolas-toki, eta egia esan ez du 
testu-orri eta HTML orri artean ezer hoberik aurkitzen marratxoa ipintzeagatik, horretaz gain beti marratxoa 
erabilztea hautauaz gure testuak marratxoz beterik geratzen dira, adibidez:

Bookmarks tollbar folder path:
Laster-marka tresna-barra karpeta-bidea 

Niri itsusia iruditzen zait hitz goxoak erabiltzearren, 

Zer diozue ?
-- 
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20071120/80489b50/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago