[Librezale] pootleren erabilpena

^pi^ pi a bildua beobide.net
Ost, Maiatza 23, 12:00:48, CEST 2007


aitiba-(e)k esan zuen:
> Apa,
>
>        Aitiba naiz, beste behin (orain dela 6 hilabete baino gehiago) post
> batzuk elkar-trukatu genituen librezaleko foroan nire Debian GNU/Linuxean
> haririk gabeko sarea erabili ahal izateko, lagundu baizenidan.
>
>     Drupaleko euskaratzaile bat naiz eta orain duela gutxi pootleren
> inguruan iritzi kriston positiboak entzun nituen. Gaur proiektuaren
> webgunean sartu naiz baina ez dut funtzionamendua ulertu. Esplikatuko
> mesedez? Suposatzen det lehengo gauza orrian parte hartzea izango dela
> erregistroaren bidez ez? gero?

Saiatuko argitzen.

Bi modu ezberdinetan ikusi daiteke pootle itzultzailearena eta
itzulpenaren kudeatzailearena.

Itzultzailearena:

Itzultzaileak egin beharreko lehenengo gauza izena ematea du, gero bein
erabiltzailea gaitu denean (spam aurkako eta posta egiazko
dela ziurtatzeko egiaztapen bat besterik ez), erabiltzailearen aukeretan
(nire orria/aukerak aldatu), parte hartu nahi duen proiektu eta
hizkuntzak ezarri behar ditu.

Behin hori eginda proiektuaren orrira joa, hizkuntza aukeratu eta
proiektuaren fitxategiak eta aurrerapen maila erakusten du. Goialdeko
menuan "Edizio funtzioak bistarazi" sakatuaz editatzeko aukera
ezberdinak erakutsiko ditu, Itzulpen azkarra sakatuaz itzuli gabeko edo
nahasiriko lehen katera eramango zaitu.

Kudeatzailearena:

Kudeatzailea proiektu batetako fitxategiak kudeatzeko aukera duen
pertsona da, adibidez nik dut squirrelmail proiektuaren fitxategiak
aldatzeko baimena, esan dezagun itzultzen ari garen bitartean garatzaile
taldeak bere aldetik fitxategia eguneratu duela, orduan nik fitxategi
hori artu eta pootle bidez zerbitzarian dagoenarekin batu dezaket (baita
gainidatzi ere) bi fitxategien artean elkar-jotzerik badago (hau da
itzulpen edo egoera ezberdina) goien dagoena mantendu eta bestea
gomendio bezala ezartzen du (hau ziur ezin esan baina horrela edo
alderantziz da).

>
>   Drupal hitzultzen bi pertsona gaudenez, agian, pootle herramenta bikaina
> izan leike guretzat.
(itzuli h gabe da)

Interesgarri baizazue esan eta nik sortuko horretarako proeiktu bat
baita zure erabiltzaileari po fitxategiak igotzeko baimena eman.

>
> Mila esker. aitiba.

ea zerbait argitu dizudan bestela galdetu lasai eta luzeago argitzen
saiatuko (axola ez bazaizu nahiago nuke elkarrizketa hau publikoki
posta zerrendan egin beste inori zalantzak argitzeko balio bait
dezake).



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago