[Librezale] Horde euskeraz

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 16, 00:48:49, CEST 2007


On 5/15/07, txipi <txipi a bildua sindominio.net> wrote:
> Epa librezaleok,
>
>   Deustuko Unibertsitatean Horde webmaila erabili nahi dugu eta
> euskaratuta ez dagonez, berehala .po fitxategiak itzultzen hasiko gara.
>
>   Galderatxo bat: non daude EuskalGNUren egindako memoriak? :-?

Ba berez, ondorengo helbidean egon beharko lukete:
http://drupal.euskalgnu.org/doku/gnomeitzulmem.tar.bz2

Baina dirudienez azken egunetan EuskalGNUren zerbitzaria hilda dago.
Itzulpen memoria horiek oker ez banago GNOME 2.4aren garaikoak dira
beraz nahiko desfasatuak egongo dira. Bada denbora dexente itzulpena
posta-zerrendara KDEko azken memoriak bidali zituztela; nik dakidala
horiek ez dituzte inon eskegi.

Nik diskoan dauzkat eta bidaltzeko ez daukat arazorik nahi izanez
gero. Hala ere nik uste hobe izango duzula GNOMEren edo KDEren SVNtik
zuzenean eskuratzea PO fitxategiak (ez dut uste horretarako
eragozpenik egongo denik).

Ah, eta baliogarria bazaizu, Firefox eta Thunderbird 1.5eko PO bilduma
eskuragarri daukazu:
http://www.librezale.org/itzulpenak/firefox-thunderbird.1.5.tar.bz2

Hauek ere eguneratu beharko ditugu :)

Animo Horderen euskaratzearekin !!


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago