[Librezale] Er: Er: Iepa

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Or, Eka 22, 18:05:57, CEST 2007


Txopi(e)k dio:
>>> Azkenean zein eredu aukeratu genuen?
>>>
>>>       
>>>> [1] http://wiki.librezale.org/index.php/Kamiseta
>>>>         
>>> Txopi.
>>>       
>> Oker ez banago ez genuen bat bera ere aukeratu. Bide batez, mezu
>> zaharretan ikusi dut fitxategiak igotzeko aukera jarri zela wikian
>> baina ez genuen erabili! Momentu batean irudiak kargatu ditut eta
>> orria eguneratu dut, aukeratzerako orduan ea errazagoa den horrela...
>>     
>
> Udondo Gaztetxeko kide batzurekin hitz egin nuen atzo eta kamisetak bertan
> egiteko ez dago inolako arazorik. Datorren astean bertan kamiseta batzuk
> egingo dituzte. Guk bitartean gure kontuak atera behar ditugu:
>
> Zenbat kamiseta?
>
> Zein neurrikoak?
>
> Zein kolorekoak?
>
> Non eroziko ditugu? Zein preziotan? Nork lortu dezake eskaintza bat eta
> kamisetak erosi?
>
> Zein irudi jarriko dugu?
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>   
Aupa!

Nik kamisetak lortzeko bi bide ditut, ohikoa (pisura kotoizko kamisetak 
saltzen dituzten tokia) eta bestea arropa ekoizten duen enpresari 
batekin harremana. Honek normalean kalitate handiko kamisetak ekoizten 
ditu, pisuzko horiek ere lor ditzakeen arren. Bi aukera erabat 
ezberdinak dira, ez dakit zein den ideia.

 Zenbat, zein neurri eta zein kolorez gain, zein kalitate (pisu, kotoia 
bada ehuna) ere erabaki beharra dago.

Nik pisuen araberako prezioak galdetuko ditut eta esango dizuet hemengo 
eskaintzak, hori bai Sanjuanak pasatakoan....

Ondo ibili eta hobe izan!

Ander.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago