[Librezale] UEUko ikastaroa: balorazioa eta ondorioak

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Uzt 17, 23:46:50, CEST 2007


On 7/16/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
> Julen wrote:
> > Kaixo jendia!!
> >
> > Bueno, jakingo duzuen bezala aste honetan Mikel eta biok UEUk Eibarren
> > duen egoitzan ikastarotxo bat eman dugu Librezale taldea ordezkatuz.
> > Hilaren 9, 10 eta 11ean izan dira eskolak eta bertan landutakoa
> > aipatzeaz gain atera ditugun ondorio nagusiak aipatu nahi genituzke
> > balorazio moduan. Niri zerbait ahazten bazait edo ezer oker esanez
> > gero... Mikel, zuzendu zak!
>
> Benetan *interesgarria* mezu horretan kontatzen dituzun gauza asko eta
> asko. Gure lana eta baita helburuak eta lan jarduerak hobetzeko
> baliagarriak izan daitezkeela deritzot!

Ados nago honekin. Niretzat ikastaroa erabat aberasgarria izan da bai
arlo kolektiboan eta baita arlo pertsonalean ere. Orain arte
existitzen ez ziren munduak edo ikuspuntuak ezagutzea oso positiboa da
aurrera begira.

> Emandako ikastaroari buruz, niri ere primeran etorriko litzaizkidake
> azaldu dituzuenak jakitea, alperkeriagarik edo ez bait ditut itzulpen
> memoriak eta KBabel erabiltzen. POedit edo zuzenean PO fitxategia testu
> editore batekin aldatu eta gettexteko tresnak erabiltzen ditut.

Itzultzaileek entzungo (irakurriko) balizute... egurtu agian ez, baina
zure lan egiteko modua antzinako gizaseme arraro batenaren pare
jarriko lukete akaso.
Materiala laster batean kaleratuko dugu, kontutxo bat kontsultatu eta
berehala (barkatu eragozpenak). Mikelek komentatzen zuen gainera
material hori bera eskola edo institutuetara bidaliz gero probetxuzkoa
litzatekeela. Aztertu beharreko puntu bat gehiago.

> Itzultzaile profesionalek faltan botatzen dituzten funtzionalitateen gai
> hori ere oso interesgarria da. Horren inguruko zehetasun gehiagorik eman
> dezakezu(e)?

Esan bezala itzultzaile profesionalak tresna jabedunekin lan egitera
ohituta daude. Tamalez, gure eskuetatik kanpo geratzen dira tresna
horiek (filosofia, ekonomia) eta martxan ikusteko gogoz geratu ginen.
Hala ere gehien komentatzen zenak itzulpen memoriekin lan egiteko
moduarekin zerikusia zeukan (xehetasun gehiago bilaketetan) eta era
berean aurrez egindako lanekin konparaketak egiteko aukerarekin ere
bai, testua kolore ezberdinetan markatuta agertzearekin (nik ulertu
nienaren arabera 'diff' edo antzeko zerbaiten beharra sumatzen zuten).

> Aurtengo hackmeetinga Gernikan ospatzen bada (urrian), itzulmeeting
> txikitxo bat egiteko aukera izango genuke tailerren bat barne?
> Elkarrengandik ikasteaz gain itzultzaile gehiago (informatikari
> profilekoak) gerturatzeko aukera bikaina izan daiteke...

Aurreko mezu batean aipatu genuen ikastaro hau berez EHUn eman behar
zen hitzaldi-sorta batetik jaio zela. Hasiera batean asmoa badago
hurrengo ikasturtean EHUrako egindako lan hau berrerabiltzeko
(irakaslearen arabera beti ere, eh Joseba?) eta ildo beretik ez dut
ikusten inolako eragozpenik berdina egiteko hackmeeting-ean.

> Eskerrik asko egin duzuen lanagatik. Bikain!
>
> Txopi.

Zuei parte hartzeagatik !

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago