[Librezale] Arazoak wikiaren jarioarekin

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Urt 2, 18:03:44, CET 2007


On 1/2/07, 3ARRANO <3arrano a bildua 3arrano.com> wrote:
> Julen(e)k dio:
> > On 1/2/07, Ibon Igartua <i.igartua a bildua euskalnet.net> wrote:
> >
> >> Julen(e)k dio:
> >>
> >>> Wikian "Aldaketa berriak" atalaren jarioa bloglinesera gehitzean honek
> >>> xml erroreak ematen ditu (rss zein atom-ek) dokumentua ez dagoelako
> >>> ongi eratuta.
> >>>
> >>> Ez dakit mediawikiren itzulpenarekin zerikusirik izango duen (azkenean
> >>> eguneratu zen itzulpena?), karaktere kodeketaren kontu ilunen bat den
> >>> edota karaktere bereziren bat dagoen dokumentua eratzean.
> >>>
> >>  aupa !
> >>
> >>  ez nekien wikiak rss jarioak sortzen zituenik :)
> >>
> >>  beti gertatu al da hori edo egun batetik bestera izorratu egin da?
> >>
> >
> > Ba gaur saiatu naiz jarioa gehitzen lehenengo aldiz, beraz ezin dut
> > ziurtatu bata ala bestea. Beste inork ba al daki?
> >
> >
> Dirudienez lerro huts bat dago xml deklarazioaren aurretik. Baina ez
> dakit hori nondik aldatu beharko litzakeen,  ez dakit ezer MediaWikiri
> buruz.

Ba bai, hori da arazoa. Mediawikiren posta-zerrendan bila aritu naiz
[1] eta ustez arazoaren iturria php fitxategia editatzean editoreak
sar litzakeen karaktereetan dago.
Hortaz FTPra sarbidea duen edonork begira dezala jarioa sortzen duen
fitxategia (index.php oker ez banago) eta ezaba ditzala arazoa sortzen
duten karaktere horiek.

Gero arte,

Julen.

[1] http://mail.wikipedia.org/pipermail/mediawiki-l/2005-September/007103.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago