[Librezale] vulnerability itzuli
Joseba
joseba a bildua euskalerria.org
Ost, Ots 21, 09:59:35, CET 2007
Jatorrizko mezua: ar., 2007-02-20 12:42 +0100, egilea: Arkaitz Zubiaga
> > ahultasun? programen ahultasun?
> >
> >> Ba horixe dek galdera nola itzuliko zenkete vulnerability ?
> >>
> Nik ahultasun hitzarekin beste zerbait ulertzen dut. Egia esan
> Euskalterm-ek erabiltzen duen "urrakortasun" hitza egokiagoa iruditzen
> zait, "vulnerability" kontzeptuak sistema urratzearekin zerikusia
> baitauka, eta ahultasuna ez da gauza bera, antzekoa izan daitekeen
> arren. 3000 hiztegiaren arabera "zaurkortasun" da gaztelaniazko
> "vulnerabilidad" hitzaren itzulpena, hori ulertuko duenik ez dago...
> baina urrakortasun ondo dago, ez? Nik berau erabiliko nuke...
Arkaitzek era dotoroean adierazi du: sistema urratu egin badaiteke
sistema urrakorra izango da, eta ezaugarri hori adierazteko hitz
egokiena URRAKORTASUNA da.
"Urratu" hitza ez dut uste arraroa denik, beraz, erabil dezagun. Egokia
da, eta ez daukagu hitz berririk asmatu beharrik. Ohituko gara
urrakortasun hitza irakurtzera eta erabiltzera.
Nik "zaur(tu?)" hitza ez dut ezagutzen, ez dut inoiz erabili ez eta
entzun ere, beraz, ezin dut esan egokia den ala ez...
Ondo segi,
Joseba.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago