[Librezale] vulnerability itzuli

Arkaitz Zubiaga arkaitz a bildua berritxarrak.net
As, Ots 20, 12:42:50, CET 2007


Mikel Olasagasti(e)k dio:
> ahultasun? programen ahultasun?
>   
>> Ba horixe dek galdera nola itzuliko zenkete vulnerability ?
>>     
Nik ahultasun hitzarekin beste zerbait ulertzen dut. Egia esan 
Euskalterm-ek erabiltzen duen "urrakortasun" hitza egokiagoa iruditzen 
zait, "vulnerability" kontzeptuak sistema urratzearekin zerikusia 
baitauka, eta ahultasuna ez da gauza bera, antzekoa izan daitekeen 
arren. 3000 hiztegiaren arabera "zaurkortasun" da gaztelaniazko 
"vulnerabilidad" hitzaren itzulpena, hori ulertuko duenik ez dago... 
baina urrakortasun ondo dago, ez? Nik berau erabiliko nuke...



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago