[Librezale] Hitzulpen memoriak
Asier Sarasua
asarasua a bildua telefonica.net
Or, Ots 9, 16:11:03, CET 2007
Tumatxaren webgunean badago demo bat, eta demo horretan GNOMEren eta
OpenOfficen itzulpen-memoriak kontsulta daitezke.
Proba batzuk egin ditut, eta itxura batean oso ondo funtzionatzen du.
Hemen beste bat aipatzen dute:
http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Teknologia/hitzen/zerbitzura/elpeputec/20070108elpvas_7/Tes
eLENA deitzen da, UZEIk garatu omen zuen eta 2004an Eusko Jaurlaritzak
erosi zuen, ta badirudi hainbat adminsitraziotan erabiltzen dutela. Hau
ez dakit irekia den ala ez, baina iruditzen zait ezetz.
Ikaragarria litzateke horrelako zerbait edukitzea euskaratzen diren
aplikazio guztien itzulpen-memoria kudeatzeko, asko lagunduko luke
informatikan erabiltzen den terminologia eta hizkuntza bateratzen.
Bide batez, duela hilabete OmegaT (http://www.omegat.org) deitzen den
CAT aplikazio bat erabiltzen hasi naiz. Nik normalean itzulpenak egiteko
ez dut inoiz honelako laguntzarik erabili, baina oso aplikazio
interesgarria iruditzen zait.
Asier Sarasua.
Julen(e)k dio:
> Nik uste zuk bilatzen duzuna Tumatxa[1] dela. Honen bitartez
> itzulpen-memoriak web bidez kudeatzen dira (tmx eta gettext formatuak
> onartzen ditu). Zope erabiliz CodeSyntax enpresak garatutako tresna
> bat da eta gainera software librea.
>
> Julen.
>
> [1] http://www.tumatxa.com/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago