[Librezale] Kamixetarentzako irudi proposamena
Iker Perez de Albeniz - Txupete -
txupete a bildua gmail.com
Or, Ots 2, 18:14:47, CET 2007
Sustatun, kamixetaren gaia agertu da ta norbaitek diseinu proposamen
bat bidali du..
http://flickr.com/photos/41329058@N00/377376850/
2007/2/1, Txopi <txopi a bildua sindominio.net>:
> Antton Alberdi-(e)k idatzi zuen:
> > Iepa!
> >
> > Berria naiz posta-zerrenda honetan baina bi kontutxo jakin nahiko nituzke
> > kamixeten inguruan. Zeintzuk dira oinarriak? kolore bakarreko irudia behar
> > du izan? kamixeta beltza? Igoal animatuko naiz eta zeozer egitera.
>
> Aupa Antton! Pozten naiz zu irakurtzeaz :-)
>
> Nire ustez irudien prestaketarako irizpideak ez daude oso argi. Kamixetan
> Udondo Gaztetxean egin nahi baditugu, irudia kolore bakarrean (edo asko
> jota 2 koloretan) izan behar da. Serigrafia guk geuk egiteko asmoa
> daukagunez eta horrelako kontuetan esperientziarik ez daukagunez, diseinu
> zenbat eta konplexuagoa izan, orduan eta kamixeta gehiago aterako zaizkigu
> txarto. Kolore bakarra bada, nik uste lortuko dugula :-)
>
> Kamixetak denda profesional baten egiten baditugu, xehetasun hauetaz ez
> dugu arduratu beharko baina ekimen honen helburua, besteak baste,
> Librezalerentzako diru pizkat lortzea da eta kamixetak guk geuk gaztetxean
> eginez da diru gehien lortzeko era.
>
> Ikusten duzunez, dena dago irekia (kolore kopurua, kamixeten kolorea,
> neurriak, kopurua, lekua) baina gutxi-gutxika gauzak lotzen joango garela
> espero dut.
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago