[Librezale] Kamixetarentzako irudi proposamena
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Ots 1, 10:00:21, CET 2007
Antton Alberdi-(e)k idatzi zuen:
> Iepa!
>
> Berria naiz posta-zerrenda honetan baina bi kontutxo jakin nahiko nituzke
> kamixeten inguruan. Zeintzuk dira oinarriak? kolore bakarreko irudia behar
> du izan? kamixeta beltza? Igoal animatuko naiz eta zeozer egitera.
Aupa Antton! Pozten naiz zu irakurtzeaz :-)
Nire ustez irudien prestaketarako irizpideak ez daude oso argi. Kamixetan
Udondo Gaztetxean egin nahi baditugu, irudia kolore bakarrean (edo asko
jota 2 koloretan) izan behar da. Serigrafia guk geuk egiteko asmoa
daukagunez eta horrelako kontuetan esperientziarik ez daukagunez, diseinu
zenbat eta konplexuagoa izan, orduan eta kamixeta gehiago aterako zaizkigu
txarto. Kolore bakarra bada, nik uste lortuko dugula :-)
Kamixetak denda profesional baten egiten baditugu, xehetasun hauetaz ez
dugu arduratu beharko baina ekimen honen helburua, besteak baste,
Librezalerentzako diru pizkat lortzea da eta kamixetak guk geuk gaztetxean
eginez da diru gehien lortzeko era.
Ikusten duzunez, dena dago irekia (kolore kopurua, kamixeten kolorea,
neurriak, kopurua, lekua) baina gutxi-gutxika gauzak lotzen joango garela
espero dut.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago