[Librezale] Laster arte

3ARRANO 3arrano a bildua 3arrano.com
As, Abe 18, 22:47:50, CET 2007


Gabon,

orain egun batzuk idatzi behar nizuen, baina ezin izan dut. Kontua da
azkenaldian oso gaizki nabilela denboraz, azterketak, proiektua,
lana,... eta denboraldi batean behintzat (laburra izango dela espero
dut, baina nork daki) ezin izango dut parte hartu Librezaleko kontuetan,
ondorioz ezta Mozilla Europe webaren euskaraketan, etab. Activemembers
posta zerrendara harpidetuta nago, eta baita l10n-web-era ere, nahi
baduzue bertatik mezuren bat iritsi ahala Librezalera birbidaliko dut.

Uste nuen egin ahalko nuela, baina azkenaldian ikusi dut dena pilatzen
ari zaidala, beraz, hobeto geldialdi bat egin eta indarberriturik
itzultzea.

Bestalde, Pik mezuren batean egindako galderari, ni Eskoriatzakoa naiz.

Tira, zerrendako mezuak irakurriko ditut, hori bai, beraz, ez erantzun
arren hemen nago.

Hori ba, laster arte!




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago