[Librezale] Foroa eta Spam-a
Julen
julenx a bildua gmail.com
Or, Api 27, 13:18:21, CEST 2007
On 4/27/07, pi <pi a bildua beobide.net> wrote:
> Kaixo aspaldikos
Iepa !!
> beste alde batetik foroa eguneratzea (edo zerbait) beharrezko delakoan negok egunero bi/hiru zabor mezu sartzen
> ari bait dira, edo horiek ezabatu ditut nik azken egunotan baina beste norbait ere egon liteke garbiketa lan horiek
> egiten.
>
> Zer pentsatzen ?
Bai, niri tokatu zait 6 orrialdeetan zehar spam mezuak ezabatu behar
izatea. Atera kontuak zenbat zabor sartu den...
Horretaz gain erregistratzen diren erabiltzaile berri gehienak spam
helburutarako erabiltzaileak dira beraz horiek ere ezabatu izan ditut.
Hortaz bai, gutxienez Ikerrek dioen Akismet plugina jartzea
komenigarria litzateke. Gero foroa bera eguneratzea ere ez legoke
gaizki, 2005ekoa baita gaur egun martxan dagoena eta ordutik hona
segurtasun zulo dexente konponduko ziren.
Foroarekin ari garenez eta duela denbora bat egin nuen proposamena
ekarriz, uste dut martxan dauden foroak berrantolatu egin beharko
liratekeela.
Ea zer deritzozuen.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago