[Librezale] Arazoak foroan
Ibon Igartua
i.igartua
Or, Ira 8, 15:29:52, CEST 2006
Julen wrote:
>
>> Ez dakit jende guztiari gertatuko zaion, baina forora logeatu barik sartuz
>> gero, mezuak ezabatzeko aukera daukazu. Ez da erabiltzaile guztien mezuekin
>> gertatzen, batzuen kasuan baino ez. Horregatik ez dakit apropos jarritako
>> "feature" delako bat den edo ez, baina badaezpadan...
>
> Noizean behin halakorik ikustea tokatu zait, unibertsitatetik forora
> sartzean hain zuzen ere. Nire ustez (ez dut punbb-ren iturburu kodean
> begira jartzeko astirik hartu) saioa hasi gabeko erabiltzaileei IP
> zenbakiaren arabera uzten die idatzitako mezuak editatzen/ezabatzen.
> Hori dela medio, ordenagailu ezberdinek IP helbide bera badute,
> ezaugarri ("feature", funtzionaltasun, "bug", nahi bezala deituta...)
> honekin aurkituko gara.
> Hori da nik ematen diodan azalpena. Zu nondik sartu zara forora Igor?
Igorrek aipatzen duena, edozein IPtik konektatzerakoan gertatzen
delakoan nago. Ez dakit betidanik honela egon den, baina erregistratu
gabeko erabiltzaile batek idatzitako testua, edozeinek aldatu/ezabatu
dezake ...
Adibide gisa, m2k-k idatzitako mezua:
http://www.librezale.org/foroa/viewtopic.php?id=1304
Erregistratu gabe idatzi duenez, edozeinek altadu dezake bere testua
(nire ordenagailutik behintzat), baina azpian 3arranok idatzitakoa ezin
da aldatu, berak erabiltzaile erregistratu gisa idatzi duelako.
Foroaren hobespenetan begiratzen egon naiz eta ez dut jokaera hori
aldatzeko modurik aurkitu!
agurrak,
ibon
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago