[Librezale] Arazoak foroan

Julen julenx
Or, Ira 8, 15:09:45, CEST 2006


On 9/8/06, Igor Morillo <igor.morillo a bildua gmail.com> wrote:
> Kaixo guztioi:

Aupa Igor

> Ez dakit jende guztiari gertatuko zaion, baina forora logeatu barik sartuz
> gero, mezuak ezabatzeko aukera daukazu. Ez da erabiltzaile guztien mezuekin
> gertatzen, batzuen kasuan baino ez. Horregatik ez dakit apropos jarritako
> "feature" delako bat den edo ez, baina badaezpadan...

Noizean behin halakorik ikustea tokatu zait, unibertsitatetik forora
sartzean hain zuzen ere. Nire ustez (ez dut punbb-ren iturburu kodean
begira jartzeko astirik hartu) saioa hasi gabeko erabiltzaileei IP
zenbakiaren arabera uzten die idatzitako mezuak editatzen/ezabatzen.
Hori dela medio, ordenagailu ezberdinek IP helbide bera badute,
ezaugarri ("feature", funtzionaltasun, "bug", nahi bezala deituta...)
honekin aurkituko gara.
Hori da nik ematen diodan azalpena. Zu nondik sartu zara forora Igor?

> Agur,

Ondo izan,

Julen.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago