[Librezale] Gaurko asanbladako aktak
Txopi
txopi
Lar, Maiatza 20, 20:01:10, CEST 2006
Wikian jarri ditut:
http://www.librezale.org/tiki
Baina hemen ere kopiatuko ditut posta zerrendan komentatzeko erosoagoa
delako:
----------------------------------------------------------------------
2006-5-20ko ASANBLADA
---------------------
Parte-hartzaileak: Jordi, Arkaitz, Xabi, Hey_neken, Ibon, Osoitz, Txopi,
Moro, 3 bermeotar
GAI ORDENA
----------
- Domeinua
- Dirua
- Ostalaritza
- #hack.in#badakigu
- GUADEC 2006
- Zarautzeko software asteburua
- Azken urteko balorazioa
- Etorkizuna
DOMEINUA
--------
Domeinua Internick-era pasatu da. Morok Pik egindako transfer eskaria
onartu duela dio eta gaur bertan edo bihar asko jota prest izango dela dio.
DIRUA
-----
Ibonek 150 euro (10 euro 15 pertsonek) bildu ditugula azaltzen du. 80
ordaindu ditugu ostalaritzagatik, beraz 70 euro geratzen dira botean.
Hilabetaren 24etan ordaintzen da.
Wikian informazio osoa dago.
OSTALARITZA
-----------
Munduratera eta Pausumediara joan gaitezke. Pausumediakoek inundazioa
izan dute lokalean, zerbitzaria beste lokal batetan badago ere.
Hey_neken-ek Mundurateko aukera azaltzen du.
Guk oraingoz behar duguna 4 posta zerrenda dira, 2 datubase eta 120 Mb.
Hey_neken-ek Munduraten sartzeko arazorik ez dagoela dio. Azaltzen
duenez, Mundurat-en zerbitzari berria Madrileko xsto.info-n jarriko dela
dio, oraindik ziur-ziurra ez bada ere. Munduraten ez da kuotarik
jartzen. Kontzertuekin eta abar diru haina lortu da orain arte.
Txopik dio Librezaleren eta Munduraten arteko erlazioa argi geratu behar
dela. Librezaleren ostalaritza enpresa batetan balego argi edukiko
genuke. Munduraten bagaude, taldearen "filosofia" hori zein den jakin
beharko genuke. Hey_neken-ek Munduraten historia azaltzen du azkar-azkar
eta bere helburu soziala agertzen du. Barruko taldeak asanblearioak izan
behar dira, helburu sozial bat izatea eta elkarlana egiteko prest
egotea. Jendea bere kontura dabil baina ez da hori Munduratetik egin
nahi dena. Laster asanblada bat egongo da zerbitzari berrian
sartutakoan, eta talde guztiak fisikoki bildu nahi dira.
Jendeak ondo ikusten du eta Librezale Munduraten sartzea erabakitzen da.
Teknikoki egin beharrekoak: Hey_neken-ek FTP kontu bat ematen dela
azaltzen du eta horren bitartez prestatzen dira webguneko gauzak.
Foroekin zer egin eztabaidatzen da baina momentuz dena dagoen bezala
jartzea adosten da. Ibon arduratuko dela dio, Txopik wordpress-eko zatia
egingo badu ere.
#HACK.IN#BADAKIGU
-----------------
Bermeoko hiru kide heldu dira eta beraien helburuak eta abar azaltzen
dituzte... Hainbeste gauzen artean software librearen euskaraketa eta
dokumentazioaren euskaraketa dute helburu eta horretan Librezalerekin
bat datos. Beraietako bat OpenBSDren dokumentazioa euskaratzen dabil;
Xabik hori eginda dagoela azaltzen dio. Ekimen berriren batekin hasten
badira, aurretik galdetzeko eskatzen zaie eta beraiek baiezkoa ematen
dute. Librezaleko posta zerrendan harpidetuko dira.
Librezalekook gure lana eta helburuak azaltzen ditugu...
Diru truk egiten diren euskaraketen arazoei buruz hitzegiten dugu...
GUADEC 2006
-----------
Ekainaren 24tik 30era ospatuko da Katalunian.
Hizkuntza gutxituen inguruko hitzaldi bat eskatu digute eta oraindik ez
dugu erantzun.
Hey_neken joateko prest dago.
Ibonek gai horri buruz berririk badago Hey_nekeni esango dio.
ZARAUTZEKO SOFTWARE ASTEBURUA
-----------------------------
Ekainak 16tik 18ra jardunaldi batzuk egingo dira Zarautzeko Putzuzulo
gaztetxean. Richard Stallman joango da. Hey_nekenek egitaraua azaltzen du...
Librezaleren partetik norbaitek hizkuntz gutxituen softwarearen inguruko
hitzalditxo bat ematea eskatzen da. Gai honen inguruko beste bi hitzaldi
emango dira (Catix distribuzioko kataluniar bat eta Patxi Gaztelumendik
mahai-inguru bat). Lo egin nahi bada lekua gordetzeko abixatu behar da.
Gure hitzaldiaren izena: "Software librea eta euskara teoriko-praktikoa"
Osoitz, Ibon eta Jordi joango dira, baina jardunaldien ordutegia pizkat
aldatzea behar dute, Osoitzek zazpiretan Bilbon egon beharra du eta.
Hey_neken arduratuko da ordu aldaketaz eta kontatuko digu.
AZKEN URTEKO BALORAZIOA
-----------------------
Aurreko asanbladatik (gaztetxekoa, ez Morgan egin genuena) gertatutakoak
aipatzen dira:
- WordPress-en eboluzioaz hitzegiten da. Txopik webguneko aktibitatea
jaitsi dela dio. Hey_nekenek azken bertsioan gauza batzuk euskaratzea
falta dela dio, eta Arkaitzek euskaraketa berak prestatu zuela eta ezer
falta bada berak ez duela ikusi dio. Agian azken-azken bertsioa atera
delako da.
- Mozillaren ofizialtasuna lortu da eta hori lorpen oso ona da.
ETORKIZUNA
----------
Librezalen gauden guztiokin proiektu berriren bat bilatu dezakegu.
Agian Bermeotarrek dokumentazioarekin egin nahi dutenaren inguruan edo
Hey_nekenek aspell-en lortzen ari diren aurrerapenen inguruan...
Jordik pakete txikitxoak euskaratzea errazagoa dela eta gehiago
motibatzen duela dio. Jendea ados agertzen da. Baina badaude programa
handiak ere (Gnome, OpenOffice) eta jende eta taldeen artean
koordinatzea behar da.
Itzulmeeting bat ere egin genezake, ondoko helburuak lortzeko:
euskaraketan gabiltzan pertsona, talde eta enpresak biltzeko;
euskaraketan lagundu nahi dutenei tailer praktikoak emateko; eta abar.
Itzulmeeting-aren ideia Iruņean egin zen Hackmeeting-ean sortu zen
euskarazko software libreari buruzko mahai inguru batetan.
Frantziarrek, Italiarrek eta Katalanek software itzulpena nola egiten
duten eztabaidatzen da. Ez dakigu nola antolatzen diren. Jendea bere
kabuz ahal duen heinean kontu hauetaz informatzen saiatzea adosten dugu.
Itzulmeeting-az aparte kamixeta batzuk ere egin genitzake. FSFko
kamixetak euskaratu ditzakegu "Software Librea. Gizarte Askea". Koloreei
buruz hobeto ez bagara hasten bazkaltzeko ordua heldu da eta... ;-)
----------------------------------------------------------------------
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago