[Librezale] nire alea
    Osoitz Elkorobarrutia 
    osoitz
       
    As, Mar  7, 12:18:02, CET 2006
    
    
  
Aupa jefe,
> - erantsita bidaltzen dizuedan kamiseta euskaratu eta saldu (gitxienez gure artean banatu)
>  
>
Serigrafian ez dut uste 100 baino gutxiago egiterik egongo den, eta 
kopuru hoietan aurrea, atzea eta besoa inprimatzea nahiko garesti 
aterako litzateke enpresa batean eginda (*), beraz saltzeko apur bat 
txungoa izan daiteke. Gure artean banatzeko bada agian  transferra 
erabili daiteke, ez da batere merkea ere baina kopuru minimoa 1 da. 
Kalitate aldetik ez da gauza bera baina tira, nahiko hobetu dira, nik 
badaukat batenbat eta marrazkia ez doa labadorara sartutako lehenbizikoan.
(*) Gaztetxe batzuk badaukate (bazuten?) serigrafia makina, baina nik ez 
dakit hoiek erabiltzen.
> Gure kasuan, "Software Librea / Gizarte Librea" lelopean, librezale.org bezala sinatu genezake kamisetaren besoan
>  
>
Lotura / Esteka bezain zaharra den eztabaida bat berpiztuz zergatik ez 
"Software librea, Gizarte askea" bezalako hitz jokoren bat? (edo 
"Programa piratak, Gizartea musutruk" ere ona da... ah ez, ez da.)
Osoitz
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago