[Librezale] Er: Re: Er: Re: [Fwd: EuskalIRC Txat Zerbitzuak]
Aritz
aritz
As, Urt 31, 15:07:05, CET 2006
Aupa,
Nahi baduzu web gunetik konektatzeko beste zerbait erabil dezakezu, baina
gure ustez orain arte erosoena eta praktikoena PJIRC
(http://www.pjirc.com/main.php) da, gainera doakoa denez ez dago arazorik.
EuskalIRC-ko web gunean (www.euskalirc.com) dago jarrita. Koloreak alda
daitezke eta atzeko "fondo" hori ere bai. Nahi baduzue ikusi, "Sar zaitez
txatera!" estekan klikatu.
Nik uste dut zuen web gunean testua kokatzen den lekuan arazorik gabe sar
dezakezuela applet hau.
Ondo segi!
--
Aritz
Euskal atari teknologikoa
www.itxaropena.org
--------- Jatorrizko mezua --------
Nork: Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
Norentzat: Aritz <aritz a bildua itxaropena.org>, Librezale a bildua librezale.org
<Librezale a bildua librezale.org>
Gaia: Re: [Librezale] Er: Re: [Fwd: EuskalIRC Txat Zerbitzuak]
Data: 30/01/06 14:50
> Nik IRCa asko erabiltzen dut eta #librezale sortzen badugu bertan
> ibiliko naiz :-)
>
> Gainera, EuskalIRC bultzatzea oso egokia ikusten dut gurekin zerikusi
> asko ditue eta. Horren erakusle Aritz hemen dagoela ezta? je je je
>
> Web interfase hori teknikoki nola izango zen jakin nahiko nuke. Java
> appletak erabiliz? HTML hutsez? Gure webgunearen estruktura kontutan
> izanda, non jarri genezake txaterako atala?
>
> Nik wordpress-eu weblogeko erabiltzaileon artean lana errazteko IRC
> kanal zabalduko nuke... Gero jendeak erabiliko duen ala ez beste kontu
> bat da.
>
> Txopi.
>
________________________________________________
Itxaropena.org - Euskal atari teknologikoa
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago