[Librezale] Webgune konfigurazio okerra?

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Lar, Ots 18, 10:47:24, CET 2006


>>Arraroena http://www.librezale.org/index.php ipini ezkero badabillela.
>>
>>norbaitek begiratuko?
>>
Barikuan migrazioa egin gabe utzi zuten eta domeinuaren atzean ez zegoen 
ezer, posta zerrendak hilik..., hitzartutakoa gogoratzeko deitu nien. 
Orain, ordea, dena dabil webgunearen indizea kenduta (index.php-ra 
berbideratzen duen index.html batek ere ez du ezer egiten), eta ezin dut 
beraiekin hitzegin, bi aukera bururatzen zaizkit: 1) Migrazioa bukatu 
gabe utzi dute ostirala arratzaldea zelako eta marroia jan behar izan 
zuena neska/mutil-lagunarekin geratuta zegoelako edo 2)  Oraindik ez 
diegula ordaindu eta horregatik indizea tapatzen dute.

Edozein kasutan astelehenerarte itxaron beharko dugula uste dut.

Osoitz






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago