[Librezale] OpenOffice 2.0 Euskaraz?
Iker Perez de Albeniz - Txupete -
txupete
Al, Ots 6, 23:02:26, CET 2006
openoffice-eu tik artuta..
> Kaixo guztioi,
>
> Azkenaldian OOo 2.0 programaren euskaraketari buruzko hainbat mezu jaso
> ditut. Azkena Aitzol-ek igorritakoa.
>
> OOoren eguneraketa HPS-ren (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) esku
> uztea da egokiena, 2.0 bertsioan datu-baseekin lan egiteko tresna eta
> terminologia berriak agertzen direlako eta ondorioz hauek finkatzea
> komenigarria delako. Bestalde programa honen eguneraketak nahiko
> buruahuste emango dizkigu. Kodea aztertzen aritu nahiz eta eguneraketak
> egin aurretik egin beharreko prestaketa lanak hilabete oso bat emango
> didala aurreikusten dut (interfazeko eta laguntzako fitxategien eduki
> guztia berriro kalkulatu behar baitira). Eta gero itzulpen lanak ere
> bere denbora behar du terminologia berria finkatzeak bere denbora
> eskatzen duelako alde batetik, eta bestetik euskaratutako mezuak
> gainbegiratzea ere ez delako zeregin arina.
>
> Ahal bezain laster orainarte euskaratuta dagoen mezuekin OOo
> exekutagarri bat sortuko dut (eguneraketa-lanak egiten diren bitartean
> euskarazko OOo erabili ahal izateko). Hori dela eta, pazientzia piska
> bat edukitzeko eskatuko nizuekete.
>
> Besterik gabe, ongi izan,
>
> Dooteo
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago