[Librezale] wikiThunderbird - zalantzak - Estilo liburua
Osoitz
osoitz a bildua r13.cc
Or, Abe 29, 22:40:26, CET 2006
Ibon Igartua(e)k dio:
> zalantza bat ePosta hitzarekin ... beti erabiliko zenukete "P"
> maiuskulaz edo bakarrik hitza kapitalizatuta dagoenean (esaldiaren
> hasieran adibidez) ??
>
Tipuleta strikes back. (Bide batez eskerrik asko animo hoiengatik, baina
txaloak hasieratik egon eta mantentzen direnentzat).
ePosta mutur guztiarekin sortutako neologismoa da, abiapuntu gisa hartu
nuen Mozillaren itzulpenean "gutun elektronikoa" edo antzerako esaldi ez
oso praktiko bat zegoelako. Oker ez banago, asmakeria hori jada Artez
Euskara Zerbitzuak erabiltzen zuen beste bat zuen oinarri: e-posta,
baina Joxek abiarazitako gidoitxoen kontrako kanpainan geundenez eta
ulergarritasun arazoen beldur ere, gidoiaren ordez e eta posta banatzeko
P maiuskulaz jartzea bururatu zitzaigun. Hau guztia foroan dozena erdi
botoekin erabaki zen.
Niri oraindik asko gustatzen zait ePosta baina ortografia arau guztien
aurka doa, eta agian bada ordua eposta naturaltasunez erabiltzen
hasteko, ingelesez jada email naturaltasunez erabiltzen den bezala.
Osoitz
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago