[Librezale] wikiThunderbird - zalantzak - Estilo liburua

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Abe 29, 18:14:59, CET 2006


On 12/28/06, Ibon Igartua <i.igartua a bildua euskalnet.net> wrote:
> http://wiki.librezale.org/index.php/Thunderbird2.0-Akatsak
> zalantza batzuk utzi ditut!
>
> Bide batez, ia azkenean estilo liburua txukuntzen dugun eta
> Firefox/Thunderbird 3-rako horrelako hitz guztiak homogeneizatzen ditugun!!

Horretaz gain Librezalen itzultzen ditugun beste proiektuetara heda
genezake homogeneizazioa.

> Proposamen bat daukat estilo liburua aurrera ateratzeko. 3arranok foroan
> bozkaketa bat sortu zuen hainbat terminoekin, baina haietako batzuk
> erabaki gabe gelditu dira jende gutxik bozkatu zuelako.
>
> Niri pertsonalki "helbide-liburua" edo "helbide liburua" erabiltzea
> berdin dit, ez bait daukat irizpide handirik erabaki hoiek hartzeko,
> baina librezalen badago euskara kontuetan "adituak" diren lagun asko.
> Estilo liburua mantentzeko komisio txiki bat egitea proposatzen dut.
> (hiru-lau lagunen arteko posta zerrenda?) Komisio horrek erabakiak hartu
> eta wikian sortzen dugun estilo liburuan sartuko zituzten erabakitako
> hitzak, beharrezkoa bada, azalpen txiki batekin.
>
> http://wiki.librezale.org/index.php/Euskara_estilo_liburua ???
>
> Kanpoko norbait erabaki haiekin ados ez badago, orduan librezale foroan
> edo posta zerrendan eztabaidatuko genuke, baina lan egiteko modu arin
> bat behar dugu.
>
> zer deritzozue? ... nik komisioan parte hartu ez, baina nire laguntza
> teknikoa eskaintzen dut!

Bide hau bozketak egitearena baino serioagoa iruditzen zait eta
horrelako zerbaiten beharra ikusten dut.
Komenigarria izango litzateke era berean, orain arte egin diren
itzulpen teknikoen irizpideak aztertzea, euskararen homogeneizazio
horren hurbilpena itxia ez izateko.
Ni laguntzeko prest nago.

> bide batez, euskarari buruzko zalantzak ditugunean, laguntzeko prest
> dagoen lagun itzultzaile bat ezagutzen dut!!

Horrelako laguntzak beti dira ongi etorriak :)

> agurrak,
>
>                 ibon

Ondo izan,

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago