[Librezale] wikiThunderbird - zalantzak - Estilo liburua
3ARRANO
3arrano a bildua 3arrano.com
Or, Abe 29, 15:40:31, CET 2006
Ibon Igartua(e)k dio:
> http://wiki.librezale.org/index.php/Thunderbird2.0-Akatsak
> zalantza batzuk utzi ditut!
>
> Bide batez, ia azkenean estilo liburua txukuntzen dugun eta
> Firefox/Thunderbird 3-rako horrelako hitz guztiak homogeneizatzen ditugun!!
>
Ea gaur igotzen dudan bozketako emaitzen taula, baina egia esan ez naiz
oso ondo moldatzen wikiaren editorearekin...
> Proposamen bat daukat estilo liburua aurrera ateratzeko. 3arranok foroan
> bozkaketa bat sortu zuen hainbat terminoekin, baina haietako batzuk
> erabaki gabe gelditu dira jende gutxik bozkatu zuelako.
>
> Niri pertsonalki "helbide-liburua" edo "helbide liburua" erabiltzea
> berdin dit, ez bait daukat irizpide handirik erabaki hoiek hartzeko,
> baina librezalen badago euskara kontuetan "adituak" diren lagun asko.
> Estilo liburua mantentzeko komisio txiki bat egitea proposatzen dut.
> (hiru-lau lagunen arteko posta zerrenda?) Komisio horrek erabakiak hartu
> eta wikian sortzen dugun estilo liburuan sartuko zituzten erabakitako
> hitzak, beharrezkoa bada, azalpen txiki batekin.
>
> http://wiki.librezale.org/index.php/Euskara_estilo_liburua ???
>
> Kanpoko norbait erabaki haiekin ados ez badago, orduan librezale foroan
> edo posta zerrendan eztabaidatuko genuke, baina lan egiteko modu arin
> bat behar dugu.
>
> zer deritzozue? ... nik komisioan parte hartu ez, baina nire laguntza
> teknikoa eskaintzen dut!
>
>
Niregatik bikain, baina nor ausartuko da komisio horretako kide izatera?
Batez ere "euskara kontuetan adituak" hori idatzi ostean ;-) ?
Baina bai, beharrezkoa da horrelako zerbait, ze ezin gara beti
bozketekin ibili, batez ere hitz mordoa izango direlako eta jendearen
partehartzea ez delako oso handia. Ni laguntzeko prest.
> bide batez, euskarari buruzko zalantzak ditugunean, laguntzeko prest
> dagoen lagun itzultzaile bat ezagutzen dut!!
>
Bikain, eta bestela Itzul zerrendan ere galdetu dezakegu!
>
> agurrak,
>
> ibon
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago