[Librezale] wikiThunderbird - zalantzak - Estilo liburua

Ibon Igartua i.igartua a bildua euskalnet.net
Ast, Abe 28, 13:33:30, CET 2006


http://wiki.librezale.org/index.php/Thunderbird2.0-Akatsak
zalantza batzuk utzi ditut!

Bide batez, ia azkenean estilo liburua txukuntzen dugun eta
Firefox/Thunderbird 3-rako horrelako hitz guztiak homogeneizatzen ditugun!!

Proposamen bat daukat estilo liburua aurrera ateratzeko. 3arranok foroan
bozkaketa bat sortu zuen hainbat terminoekin, baina haietako batzuk
erabaki gabe gelditu dira jende gutxik bozkatu zuelako.

Niri pertsonalki "helbide-liburua" edo "helbide liburua" erabiltzea
berdin dit, ez bait daukat irizpide handirik erabaki hoiek hartzeko,
baina librezalen badago euskara kontuetan "adituak" diren lagun asko.
Estilo liburua mantentzeko komisio txiki bat egitea proposatzen dut.
(hiru-lau lagunen arteko posta zerrenda?) Komisio horrek erabakiak hartu
eta wikian sortzen dugun estilo liburuan sartuko zituzten erabakitako
hitzak, beharrezkoa bada, azalpen txiki batekin.

http://wiki.librezale.org/index.php/Euskara_estilo_liburua ???

Kanpoko norbait erabaki haiekin ados ez badago, orduan librezale foroan
edo posta zerrendan eztabaidatuko genuke, baina lan egiteko modu arin
bat behar dugu.

zer deritzozue? ... nik komisioan parte hartu ez, baina nire laguntza
teknikoa eskaintzen dut!

bide batez, euskarari buruzko zalantzak ditugunean, laguntzeko prest
dagoen lagun itzultzaile bat ezagutzen dut!!


agurrak,

		ibon



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago