[Librezale] pootle zabaldu

pi pi a bildua beobide.net
As, Abe 19, 16:50:42, CET 2006


Joseba-(e)k esan zuen:
> Jatorrizko mezua: ar., 2006-12-19 12:57 +0100, egilea: pi
> > 
> > Honako honetan librezale[1]-n ireki berri dugun zerbitzu berri bati buruz berri emateko idazten dut.
> 
> berri... berri ... berri... Jode! zenbat berri!
> 
> Honako honetan librezale[1]-k komunitatearen esku jarri duen zerbitzu
> berri bat aurkezteko idazten dut.


bi berri bakarrik ziren ;) baina aldatu dut.
> 
> 
> > Zerbitzu hori pootle[2] zerbitzari baten instalazioa da.
> > 
> > Librezaleko pootle zerbitzariaren[3] helburuak:
> > 
> > a) Orain artean egindako eta egiten dihardugun itzulpen lanen bilduma bat sortu komunitateak itzulpen memoria edo
> > kontsulta moduan erabili dezan.
> 
> Orain arte egindako eta egiten ari garen itzulpenen bilduma sortu,
> komunitateak itzulpen memoria horiek erabiltzeko aukera izan dezan.
> 
> > 
> > Oraingo eta kontsulta moduan hurrengo proiektuen po fitxategiak daude:
> 
> Oraingoz, eta kontsulta moduan, hainbat proiekturen po fitxategiak
> daude:
> 
> > Mozilla Amankomuna[4] - Mozilla aplikazioek amankomunki erabiltzen dituzten fitxategiak
> > Mozilla Firefox[5]
> > Mozilla Thunderbird[6]
> > Mozilla Sunbird (calendar)[7]
> > Mozilla Minimo (mugikorren nabigatzailea)[8]
> > Debian inguruko itzulpenak: Debian instalatzailearen eta debconf txantiloien itzulpenak.[9]
> > nicotine+[10]
> > 
> > 
> > b) Komunitateari itzulpenak web bidez egiteko aukera eskaintzea, hau da denbora eskasia dela eta edo mugapen
> > teknikoen arrazoiagatik proiektu baten arduradun egiteko gogo/aukera ez duten baina software librea itzultzen lagundu
> > nahi duen edonori guk irekirik ditugun lanetan laguntzeko aukera bat ematea.
> > 
> > 
> > Oraingoz itzulpena irekirik duten proiektuak (izena eman behar da itzuli ahal izateko):
> > 
> > vlc medio erreproduzitzailea[11]
> > xfce idazmahai ingurunea[12]
> > 
> > Sistemaren erabilera sinplea eta intuitiboa da hala ere inork arazorik aurkitu ezkero librewikian [13] pootle-ri
> > buruzko gida[13] labur bat idazten ari gara (osatu gabea) aurkitutako arazoa ez bada gida horretan argitzen librezale
> > foroan[14] edo librezale eposta zerrendan[15] luza ditzakezue zuren eskakizun, iruzkin edo zalantzak.
> > 
> > On izan eta ondo itzuli
> > 
> > [1] - http://www.Librezale.org
> > [2] - http://pootle.wordforge.org
> > [3] - http://www.librezale.org:8080
> > [4] - http://librezale.org:8080/eu/mozillacommon/
> > [5] - http://librezale.org:8080/eu/firefox/
> > [6] - http://librezale.org:8080/eu/thunderbird/
> > [7] - http://librezale.org:8080/eu/sunbird/
> > [8] - http://librezale.org:8080/eu/minimo/
> > [9] - http://librezale.org:8080/eu/debian/
> > [10]- http://librezale.org:8080/eu/nicotine/
> > [11]- http://librezale.org:8080/eu/vlc/
> > [12]- http://librezale.org:8080/eu/xfce/
> > [13]- http://wiki.librezale.org
> > [14]- http://wiki.librezale.org/index.php/Pootle
> > [15]- librezale ABILDUA librezale PUNTU org
> > </testua>
> > 
> > Agian loturekin eskua apur bat joan zait ?
> > Proiektu bakoitzeko lotura kenduke zenukete ?
> 
> Loturak oso ondo daude.
> 
> > ala...
> 
> Portzierto, Pootleren bidez itzulpenak hamarnaka erakutsi beharrean ezin
> al da konfiguratu bakoitzak nahi duen adina ager daitezen?

Bai zure ezarpen pertsonaletan konfiguratzen da hori 
(http://www.librezale.org:8080/home/options.html saioa hasirik duzularik), eremu horren 
itzulpena aldatu egin dut esanahaia argiago uzteko nahiko nahasia bait zen nire ustetan 
behintzat (baina itzulpen zehatza lehengoa zen)

> 
> Ondo segi
> 

Berdin

Oharra: testua wiki[1]-an ere ipini dut norbaitek zerbait aldatu edo gehitu nahiko balu ere.

[1] - http://wiki.librezale.org/index.php/Pootle#Zabaltze_testua

-- 
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20061219/b35da7d9/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago