[Librezale] pootle zabaldu

Joseba joseba a bildua euskalerria.org
As, Abe 19, 16:07:36, CET 2006


Jatorrizko mezua: ar., 2006-12-19 12:57 +0100, egilea: pi
> Bueno bein mozilla proiektuetako po fitxategiak zerbitzarian daudela pootle publikora zabaltzeko momentua da,
> horretarako testu labur bat idatzi diat ea zer iruditzen zaizuen.
> 
> <testua>
> 
> Pootle zerbitzaria martxan
> 
> Kaixo lagunok:
> 
> Honako honetan librezale[1]-n ireki berri dugun zerbitzu berri bati buruz berri emateko idazten dut.

berri... berri ... berri... Jode! zenbat berri!

Honako honetan librezale[1]-k komunitatearen esku jarri duen zerbitzu
berri bat aurkezteko idazten dut.


> Zerbitzu hori pootle[2] zerbitzari baten instalazioa da.
> 
> Librezaleko pootle zerbitzariaren[3] helburuak:
> 
> a) Orain artean egindako eta egiten dihardugun itzulpen lanen bilduma bat sortu komunitateak itzulpen memoria edo
> kontsulta moduan erabili dezan.

Orain arte egindako eta egiten ari garen itzulpenen bilduma sortu,
komunitateak itzulpen memoria horiek erabiltzeko aukera izan dezan.

> 
> Oraingo eta kontsulta moduan hurrengo proiektuen po fitxategiak daude:

Oraingoz, eta kontsulta moduan, hainbat proiekturen po fitxategiak
daude:

> Mozilla Amankomuna[4] - Mozilla aplikazioek amankomunki erabiltzen dituzten fitxategiak
> Mozilla Firefox[5]
> Mozilla Thunderbird[6]
> Mozilla Sunbird (calendar)[7]
> Mozilla Minimo (mugikorren nabigatzailea)[8]
> Debian inguruko itzulpenak: Debian instalatzailearen eta debconf txantiloien itzulpenak.[9]
> nicotine+[10]
> 
> 
> b) Komunitateari itzulpenak web bidez egiteko aukera eskaintzea, hau da denbora eskasia dela eta edo mugapen
> teknikoen arrazoiagatik proiektu baten arduradun egiteko gogo/aukera ez duten baina software librea itzultzen lagundu
> nahi duen edonori guk irekirik ditugun lanetan laguntzeko aukera bat ematea.
> 
> 
> Oraingoz itzulpena irekirik duten proiektuak (izena eman behar da itzuli ahal izateko):
> 
> vlc medio erreproduzitzailea[11]
> xfce idazmahai ingurunea[12]
> 
> Sistemaren erabilera sinplea eta intuitiboa da hala ere inork arazorik aurkitu ezkero librewikian [13] pootle-ri
> buruzko gida[13] labur bat idazten ari gara (osatu gabea) aurkitutako arazoa ez bada gida horretan argitzen librezale
> foroan[14] edo librezale eposta zerrendan[15] luza ditzakezue zuren eskakizun, iruzkin edo zalantzak.
> 
> On izan eta ondo itzuli
> 
> [1] - http://www.Librezale.org
> [2] - http://pootle.wordforge.org
> [3] - http://www.librezale.org:8080
> [4] - http://librezale.org:8080/eu/mozillacommon/
> [5] - http://librezale.org:8080/eu/firefox/
> [6] - http://librezale.org:8080/eu/thunderbird/
> [7] - http://librezale.org:8080/eu/sunbird/
> [8] - http://librezale.org:8080/eu/minimo/
> [9] - http://librezale.org:8080/eu/debian/
> [10]- http://librezale.org:8080/eu/nicotine/
> [11]- http://librezale.org:8080/eu/vlc/
> [12]- http://librezale.org:8080/eu/xfce/
> [13]- http://wiki.librezale.org
> [14]- http://wiki.librezale.org/index.php/Pootle
> [15]- librezale ABILDUA librezale PUNTU org
> </testua>
> 
> Agian loturekin eskua apur bat joan zait ?
> Proiektu bakoitzeko lotura kenduke zenukete ?

Loturak oso ondo daude.

> ala...

Portzierto, Pootleren bidez itzulpenak hamarnaka erakutsi beharrean ezin
al da konfiguratu bakoitzak nahi duen adina ager daitezen?

Ondo segi




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago