[Librezale] Zer moduz funtzionatzen dizue Xuxen-ek?
    3ARRANO 
    3arrano a bildua 3arrano.com
       
    As, Abe 19, 14:00:59, CET 2006
    
    
  
Arkaitz Zubiaga(e)k dio:
> Aupa,
>
> Norbaitek probarik egin du Xuxen zuzentzailearekin idazten? Nabari da
> euskarazko hiztegia dela, baina hitz asko falta zaizkiola dirudi. Ez dakit
> nire arazoa den edo zuei ere gertatzen zaizuen. Hona esaldi hau Firefox-en
> textarea baten idatzi dut:
>
> 'Gai horren inguruan gehiago idatzi izana arazoa da nire iritziz.'
>
> Esaldi horretan 'inguruan', 'gehiago', 'izana' eta 'iritziz' terminoak
> hiztegian ez baleude bezala gorriz azpimarratzen ditu. Orokorrean ondo
> dabil, idazten ari naizen mezu honetan lau hitzok baitira arazoa ematen
> didaten bakarrak, baina oinarrizkoak dira... Norbaitek esaldi hori idazten
> probatzerik bai?
>
>   
Gauza bera gertatzen zait. Agian "webgune" ez ezagutzea normala da, 
baina zuk aipatu dituzun horiek ez ezagutzea... eta beste piloa gehitu 
daitezke zerrenda horretara...
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago