[Librezale] Xuxen-en gunea

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Abe 18, 17:45:19, CET 2006


Iepa berrize,

On 12/18/06, Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net> wrote:
> >> - Formulario biak gune bakarrean egotea jendea nahastu dezake?
> >> - Sinatzaile asko badaude gunea moteldu daiteke. Printzipioz denak
> >> erakusten ditugu, ta sinadura bilketa oso exitosoa bada lehen 25ak edo
> >> erakutsi ta zerrenda osora esteka bat jarri daiteke adibidez.
> >>
> >
> > Beharbada nik guztia orrialde berean erakutsiko nuke. Hau da,
> > manifestua dagoen orrialdean bertan sinatzeko aukera izatea, zuzeneko
> > pausu bat bailitzan. Gero, azken X sinatzaileak bistaratuko nituzke
> > eta lotura baten bitartez zerrenda osoa erakusteko aukera emango nuke.
> > Lehenengo orrialdean, hori bai, guztira sinatutakoen kopurua erakustea
> > ondo legoke.
> >
> Aukera interesgarria. Banatu egin det manifestua eta sinatzearena, agian
> gehiagok irakurriko dutelakan itxu itxuan sinatu beharrean edo... baina
> ez dakit...

Alde horretatik arrazoi duzu agian; garrantzitsua da jendeak jakitea
zer sinatzen duen.

> >> Eta hauetaz gain beste edozer bada, esan :)
> >>
> >> Ah! 3. parrafoa pixkat aldatu degu txopi eta nik goizean, oraindik
> >> publikatu ez denez, irakurri eta betikoa, zerbait bada, idatzi!
> >>
> >
> > Bai, informazioa osatze aldera, testuan agertzen diren iturrietara
> > loturak jarriko nituzke (packages.gentoo.org [1]).
> >
> CC lizentziara ere?

Ez zen batere gaizki egongo.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago