[Librezale] Xuxen - Manifestua

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Abe 16, 16:27:09, CET 2006


Mikel Olasagasti wrote:
> Kaixo!
> 
> Mila esker zuzenketengatik :D Primeran geratu da :) Eta pozte naiz
> planteamentua gustatu izana idatzi dezutenoi :)
> 
> Kontua da, orain manifestua 'adostua' (bai ez?) dagoela, hurrengo
> pausuak ematen ditugu?
> 
> - Webgunea non jartzen dugu? librzale.org/xuxen ?

Nigatik bai. ¿besteok zer uste duzue?

> - Kontaktu posta berezi bat sortzen dugu? gmail-en edo adibidez
> (@librezale ere izan daiteke)

Kontaktua behar da? Librezale webgune barruan badago, ba libezalerekin 
kontaktuan jartzea da honena.

Gmail-i buruz, ez da frikia izateagatik baina dakartzan pribatutasun 
arazoengatik nik ez nuke erabiliko. Nik pertsonalki ez dut erabiltzen 
eta parte hartzen dudan taldeetan ez erabiltzea nahiago dut. Arrazoiak 
zeintzuk diren suposatuko duzue baina azalpenik beharrez gero esan eta 
denbora ateratzen saiatuko naiz. Norbaitek zerbait gehitu nahi badu, esan.

> - Webgunean formulariotxo bat jartzen dugu, ala postaz bidaltzea
> atxikimenduak?

Lan gehitxoago dela badakit baina web formulario bat hobet dela uste 
dut. Eta zinaduren zerrenda on-line agertzea ere, jendea animatzeko eta 
abar.

Bestalde, pertsonen zinadurak eta erakunde/empresenak aparte erakustea 
proposatzen dut (Mikeli azaldu nion bezala), zerrenda desberdin bitan 
erakutsiz.

> 
> Zuek esan :)
> 
> ONdo izan!

Berdín!

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago