[Librezale] MediaWiki 1.8.2 euskaraz
    Arkaitz Zubiaga 
    arkaitz a bildua berritxarrak.net
       
    Or, Abe 15, 19:35:53, CET 2006
    
    
  
Aupa,
Aurreko batean komentatu nizuen bezala Wikipediako hainbat lankideren 
artean MediaWikiren 1.8.2 bertsioa interfazea euskaratzen ari ginen. 
Azkenean amaitu dugu (exif-en inguruko kateak salbu), eta Wikimediari 
bidali berri diot horren jakinarazpena; svn-ko hurrengo berrikuspenetan 
eta hurrengo bertsio egonkorrean gehitzea espero dut.
Eskertuko nuke Pik edo zerbitzariko fitxategiak aldatzeko aukera duen 
beste edonork Librezaleko wikian euskarazko hizkuntza fitxategia berri 
honengatik aldatuko balu, eta bide batez itzulpena probatu eta aldaketak 
proposatzeko aukera izango genuke. Hizkuntza fitxategia hemen jarri dut: 
http://www.zabaldu.com/wikipedia/MessagesEu.php.tar.gz Aldatu beharreko 
fitxategia MediaWiki direktorioaren barruan 
./languages/messages/MessagesEu.php da.
Milesker!
Arkaitz Zubiaga
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago