[Librezale] Xuxen - Manifestua
Arkaitz Zubiaga
arkaitz a bildua berritxarrak.net
Or, Abe 15, 18:33:10, CET 2006
Arkaitz Zubiaga(e)k dio:
> Arkaitz Zubiaga(e)k dio:
>
>> Mikel Goni(e)k dio:
>>
>>
>>> Ostirala 2006 Abe 15 14:28(e)an, Mikel Olasagasti(e)k idatzi zuen:
>>>
>>>
>>>
>>>> ta Open Source Institute-k onartutako
>>>> lizentzia libre batekin berlizentziatz
>>>>
>>>>
>>>>
>>> Niri oso ondo iruditzen zait. Hala ere, nik euren berlizentziatze prozesua
>>> aipatuko nuke horrelako esaldi batez.
>>> "Egileak lizentzia aldaketa aztertzen ari diren honetan, gure aholkua eta
>>> nahia lizentzia libre baten aldekoa da"
>>> Horrela aitortu egiten zaie euren aldatzeko eskubidea eta erantzukizuna.
>>> Baina tira nire esaldi gabe ere egokia ikusten dut.
>>>
>>> Mikeltxo
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.org
>>> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>>>
>>>
>>>
>>>
>> Aupa,
>>
>> Niri ere ongi iruditzen zait proposatzen duzun testu hori, aldaketa
>> txikiren bat salbu. Testu horren atzean nor dagoen azaldu beharko
>> litzateke, testuan zehar "gu" bezala agertzen baita (agian beranduago
>> jarri nahiko zenuen hori). Eta bestalde, ortografia/idazketa aldetik
>> proposatzen dudan gauza pare bat:
>>
>> ala nola --> hala nola
>> Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren --> Hizkuntza Politikarako
>> Sailburuordetzaren
>> Gainera, Xuxen bezelako beste hizkuntzentzat eskuragarri dauden
>> hiztegientzat --> Gainera, beste hizkuntzetan eskuragarri dauden Xuxen
>> bezalako hiztegientzat
>> apliktatzen --> aplikatzen
>> beste lizentzia batzurekin lotuta eta Aitortu motapean soilik, librea
>> dena. --> beste hainbat lizentziarekin lotuta eta librea den Aitortu
>> baldintzapean soilik.
>>
>> Ondorioz, honakoa gomendatu nahi dugu: --> "Gomendatu" baino, "eskatu"
>> agian hobe, ez?
>>
>> Besterik ez, testua ongi arrazoituta dagoela iruditzen zait.
>>
>> Arkaitz
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>>
> Azken gauza bat; lehen esaldi horretan "kaleratu zen" jarri beharrean,
> "kaleratu zuten" ipini, IXA taldea eta Elekaz ari baita.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
Beno, zatika-zatika proposamenak bota beharrean, nire proposamena
bidaltzen dizuet. Dena dela, jarraian dagoen honi mezuaren idazlea nor
den erantsiko nioke, lehen paragrafo bezala-edo...
Xuxen libre baten alde.
Orain egun batzuk Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak diruz
lagunduta Euskal Herriko Unibertsitateak eta Elekak garatutako
zuzentzaile ortografikoa, Xuxen, kaleratu zen. Gure ustez tresna hau
behar-beharrezkoa da euskarazko kalitatezko edukiak sortzeko, eta beroki
txalotzen dugu lan hori eta lortutako emaitza.
Baina poztasun honek badu bere gazitasuna eta hau lizentzian datza.
Nahiz eta Software Libre bezala iragarri, plazaratzerako orduan Creative
Commons Aitortu-EzKomertziala-BerdinBanatu 2.5 lizentziapean argitaratu
da. Softwarearen esparruan ez da libretzat kontsideratzen lizentzia hau
(gainera Creative Commons lizentziak ez dira gomendatzen softwarerako,
arte lanetarako baizik), izan ere hainbat arazo ekar baititzake, hala
nola, GNU/Linux banaketetan zuzenean integratzeko ezintasuna.
Gainera, beste hizkuntzetan eskuragarri dauden Xuxen bezalako
hiztegientzat (42 myspell hiztegi, iturria: packages.gentoo.org) honako
lizentzia libre ezagunak aplikatzen dira: GPL 20, LGPL 9 eta LGPL + GPL
5. Creative Commons lizentzia behin baino ez da agertzen, beste hainbat
lizentziarekin lotuta eta librea den Aitortu baldintzapean soilik.
Lizentziaren traba erraz konpondu daiteke softwarearen lau askatasunak
(edozertarako erabilera librea, programak nola funtzionatzen duen
ikasteko aukera librea, banaketa librea eta azkenik softwarea hobetzeko
aukera librea) bermatzen dituen lizentzia batekin berlizentziatzen.
Ondorioz, Xuxen zuzentzaile ortografikoaren inguruan honakoa eskatu
nahiko genuke:
- Free Software Foundation-ek eta Open Source Institute-k onartutako
lizentzia libre batekin berlizentziatzea.
- GPL lizentzia kontuan hartzea aukera bezala.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago