[Librezale] Xuxen - Manifestua
Mikel Olasagasti
hey_neken a bildua mundurat.net
Or, Abe 15, 14:28:55, CET 2006
Aupa, azken orduko aldaketatxo batzuk egin ditut, eta helbide berdinean
dago eskuragarri, baina ala ere postan bidaltzen det, aldaketak
erakustea errexagoa izan dadin:
Xuxen libre baten alde.
Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldeak eta Elekak, Hizkuntza
Politika Sailburuordetzaren diru laguntzaz garatutako Xuxen zuzentzaile
ortografikoa
den softwarea orain egun batzuk kaleratu zen. Tresna hau behar
beharrezkoa da gure ustez euskarazko kalitatezko edukien sorketarako,
eta beroki
txalotzen dugu honen garapena.
Baina poztasun honek badu bere gazitasuna eta lizentzian datza. Nahiz
eta Software Libre bezala iragarri, plazaratzerako orduan Creative Commons
Aitortu-EzKomertziala-BerdinBanatu 2.5 lizentziapean atera da. Lizentzia
hau ez da libretzat hartzen softwarearen esparruan (gainera Creative Commons
lizentziak ez dira gomendatzen softwarerako, arte lanetarako baizik),
eta ondorioz hainbat arazo ditu, ala nola, GNU/Linux banaketetan
zuzenean ezin
integratzea.
Gainera, Xuxen bezelako beste hizkuntzentzat eskuragarri dauden
hiztegientzat (42 myspell hiztegi, iturria packages.gentoo.org) honako
lizentzia libre ezagunak apliktatzen dira: GPL 20 aldiz, LGPL 9 alidz
eta LGPL + GPL 5 aldiz. Creative Commons lizentzia behin bakarrik
agertzen da, beste lizentzia batzurekin lotuta eta Aitortu motapean
soilik, librea dena.
Lizentziaren traba erraz konpondu daiteke softwarearen lau askatasunak
(edozertarako erabilera librea, programak nola funtzionatzen duen
ikasteko aukera librea, distribuzio librea eta azkenik softwarea
hobetzeko aukera librea) bermatzen dituen lizentzia batean berlizentziatzen.
Ondorioz, honakoa gomendatu nahi dugu:
- Free Software Foundation-ek eta Open Source Institute-k onartutako
lizentzia libre batekin berlizentziatzea.
- GPL lizentzia kontutan izatea irtenbide bezala.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago