[Librezale] DAnetik apur bat

pi pi
As, Api 25, 22:48:30, CEST 2006


Kaixo Denei, bein Kanariar abentura (edo desbentura) amaitu eta oporren
ostean hementxe negok berriro eta martxan jartzeko hemen lehenengo
txapa ;)

Librezale:

Azkenean asanblada ez zen egin eta oraindik zerbitzariarekin zer pasa behar den argitu gabe dugu :! jendearen partehartze urria ikusirik mundurat-era aldatzea iruditzen zait aukera errealistena. 

Heyneken Mundurat asanbladan zuen etorkizuna argitu al zenuten ?
Librezale hor ostatzeko zein baldintza daude ?

Ala ere hau dana asanbladan argitu beharko zen.


Mozilla:

Nire firefox ingelesez dago debian/SID firefox-locale-ue paketea ez bait da 1.5.0.2 bertsioarekin bateragarria,paketea moldatu egin dut beraz norbaitek sid erabiltzen badu eska dezala paketea mantentzelariak berria egin artean.

Aspell:

Alberto Fernandez-ek sustatun argitaratu zuen aspell hiztegia garatzen ari zela baina IXA hasi zela zirudienez utzi egin zuela, gehiago jakiteko berari idatzi nion eta hara hiztegiaren garapen beta (edo alpha nahiago bezala) bertsio bat bidali zidak eta nahiko dexente dabil(oraintxe evolution-en idatzi ala ortografia egiaztaketa dut :) )
norbaitek hobeagorik egon artean interesik badu eskatzeko, ez dut oso argi zer egin beharko den garapena jarraitzeko baina ni behintzat eskaini natzaio albertori laguntzeko (interesaturik badago esateko).


Beatzak (eta burua) berotzeko aski oraingoz...

Oharra: Oraindik ez dut posta guztia irakurtzeko astirik izan beraz agian zerbait galdu dut

-- 
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: application/pgp-signature
Neurria: 189 bytes
Azalpena: Digital signature
Url : http://librezale.org/mailman/private/librezale_librezale.org/attachments/20060425/8667761d/attachment.bin



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago