[Librezale] Lehen kontaktua...

Ibon Igartua i.igartua
Al, Ira 19, 00:23:17, CEST 2005



Dabintxi wrote:
> 
> Beno esango didazue zeozer, ondo legoke behar bada
> hasteko gauza txikiren bat hartzea nola moldatzen
> naizen ikusteko.

 beno, preferentziarik ez baduzu ... Mozilla proiektuetan laguntza behar
dugu ...

 * Alde batetik Firefox eta Thunderbird 1.5 bertsioak aurten kaleratuko
 dira. Gehiena itzulita dago, baina ondo legoke aplikazioei goitik
behera errepasotxo bat emotea akatsen bila.

 * Firefox 1.5 izango denaren laguntza itzultzeke dago ... Julenek
fitxategi batzuk hartu zituen itzultzeko, baina laguntza behar izango du.

 * Bestalde Mozilla Suitea dago, etengabe bertsio berriak ateratzen ...
 eta gutxi barru ere Seamonkey 1.0 kelaratuko dute. pi-k dauka honen ardura.

 * Badago ere Sunbird/Calendar proiektuaren itzulpena bidean. Xarek
hartu zuen bere gain.

 * Eta bukatzeko mozilla-europe webgunea daukagu ... hau momentu honetan
guztiz itzulita dago, baina gutxi barru Firefox eta Thunderbird berriak
ateratzen direnean seguruenik orrialde berriak itzuli behar izango ditugu.

 ... interesatuta? ... lehenego urratsa mozilla-euskaraz posta zerrendan
apuntatzea eta laguntza eskeintzea:

http://librezale.org/mailman/listinfo/mozilla_librezale.org



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago