[Librezale] Firefox 1.5 beta2 probatzeko deialdia

Ibon Igartua ibon
Ost, Urr 5, 10:16:36, CEST 2005


  Kaixo,

   Bihar (2005/10/06) seguruenik Firefox 1.5-aren bigarren BETA 
kaleratuko dute. Euskaraz dauden bertsioak probatu eta ondo doazela 
onesten baldin badugu, aterako diren beta ofizialen artean euskarazkoa 
ere egon daiteke. Horretarako gaur gaberako probak eginda egon beharko 
lirateke.

Deskargatzeko fitxategiak:

Linux
http://ftp.osuosl.org/pub/mozilla.org/firefox/nightly/latest-mozilla1.8-l10n/firefox-1.4.1.eu.linux-i686.tar.gz

MacOS-X
http://ftp.osuosl.org/pub/mozilla.org/firefox/nightly/latest-mozilla1.8-l10n/firefox-1.4.1.eu.mac.dmg

Windows
http://ftp.osuosl.org/pub/mozilla.org/firefox/nightly/latest-mozilla1.8-l10n/firefox-1.4.1.eu.win32.installer.exe

Instalatzen duzuenean, ondo apuntatu instalatzailearen data. Gero 
onespena ematerakoan probatutako bertsioaren dataren berri eman behar dugu.

Egin beharreko proba basikoak:
http://wiki.mozilla.org/MozillaQualityAssurance:l10n_checklist#For_Firefox

Proba hauetaz gain ondo legoke itzulpenari begirada sakon bat emotea.

mila esker,

		ibon



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago