[Librezale] [Hacklab-leioa] Plugin Elhuyar hiztegia.

Txopi txopi
Ast, Aza 17, 00:27:30, CET 2005


On az., 2005-11-16 at 22:12 +0100, Iņigo Espada wrote:
> Kaixo!!
> 
> Este es mi primer post a la lista, siempre leyendo, y casi nunca
> haciendo nada, esperemos que cambie.
> El caso, es que llevaba tiempo utilizando el diccio de Elhuyar, alguna
> palabra en euskera, email edo libururen bat irakurtzen dudanean nik
> eztakidan hitzaren bat agertzen zait, beti hiztegiaren aldamean nago.
> Orduan, pentsakor geratu nintzen, zergatikan enuen plugin txiki bat
> eiten, ineten laguntzarekin hitza bilatzeko. Eta hau da atera zaidana,
> agian norbaitek erabiltzen badu, ondo, bestela ... han dao
> 
> Anaiaren laguntzarekin bere web orrian utzi dut (nik oraindiokan
> eztaukat web orririk). 
> 
> http://www.espada.info/rafa/oharrak.php?id=deskargak
> 
> Aio.
> 
> Let's GNU.

Zorionak Iņigo egindako lanagatik. Oso erabilgarria ikusten dut :-)

Firefox-eko beste pluginekin batera eskuragai dagoela egiaztatu dut:

http://mycroft.mozdev.org/download.html?submitform=Find&category=21

Erroreari buruz, sistema eragileak eta firefoxeko bertsioak zerikusirik
ez dutela uste dut. Nik gnu/linux eta firefox 1.0.7 erabiltzen dut eta
euskarazko hiztegian agertzen den hitzen bat jartzen dudanean errore
berdina jasotzen dut:

------------------------------------------------------------------

ADODB.Recordset error '800a0bcd'

Either BOF or EOF is True, or the current record has been deleted.
Requested operation requires a current record.

/hizt_el/eusk.asp, line 116

------------------------------------------------------------------

Librezaleko kideei albiste hau bidaltzen diet, bertan froga gehiago
egiteko prest daudenak egongo dira eta. Ez dakit ezagutzen duzun baina
librezale taldea zu eta biok bezala informatika arloan euskara sustatu
nahi duten laguntzaileek osatzen dute, eta helburu horretarako software
librea bultzatzen dute (dugu). http://librezale.org

Bukatzeko, galderatxo bat egin nahi dizut: garatzen ari zaren pluginak
euskara -> gaztelania itzultzen du. Bukatzen duzunean alderantzizko
itzulpena egiten duen beste plugin bat egiteko asmorik baduzu? Nik asko
eskertuko nizuke :)

Zorionak eta zegi hortxe gogor!

Txopi.






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago