[Librezale] Agurra eta galdera

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Ost, Maiatza 11, 17:44:50, CEST 2005


Agian nikotina faltagatik ez naiz ondo azaldu, nik ez dut kritikatzen 
diru publikoa erabiltzea soft librearen euskaraketan, hori falta 
zitzaidan. Eta dirutruk software librea euskaratzen dutenen artean erdia 
EuskalGNU bezalakoa balitz askoz hobeto.

Baina taldeen arteko koordinaziorik ez egote zen kexka eta horrelakorik 
ezin da egon interes ekonomikoa denean motibazio nagusia. Dirulaguntzen 
sistema honek emaitza batzuk eman ditu, baina baita komunitatearen 
atomizazioa eta zatiketa ere, mesfidantzak eta konpetentzia.

Ez dut uste Euskaldunak inor baino burugogorragoak garenik, txanponen 
atzean korrika egitean elkarri ukondoa sartzen diogu beste edonor 
bezala. Txanponen atzean korrika ibiltzeko aukera izateagatik poztu 
beharko ginatekela? Agian, baina ez pentsa gero modu koordinatuan egingo 
denik.

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago