[Librezale] CC-eu lizentzuak

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Ast, Eka 23, 10:44:56, CEST 2005


>Ezagun batek esan dit sustatuk dionez librezalek cc lizentzien euskaraketa sarean ipini ditu :0
>Berria begiratu dut eta ez dute esaten ez nork itzuli dituen ez ezer gehiago.
>Zerbait dakien norbaitek argituko ?
>  
>
Barkatu informazio falta.

Iņaki Gilisastik by_nc_sa itzuli zuen lapiko.con webguneko 
edukiarentzat. (Aplikazioak GPL lizentzia duena, bide batez)

Osoitz Librezalek copy-paste eta meld bidezko konparaketa jai pertsonala 
egin zuen goizeko ordu txikiak arte eta besteak atera zituen, eta 
Librezalen zintzilikatu behin beineko bertsio hoiek.

Jardunaldietan egindako lana aurkeztuko da eta etorkizunean webgunearen 
itzulpena, lizentzien bertsio berriak eta abar euskaraz mantentzeko 
lantalde bat sortzen saiatuko gara, litekeena da Iņakik ardura hartzea 
eta nik laguntzea. (Denak etortzera gonbidatuta zaudete)

Sustatun berria publikatu duena apur bat aurreratu dela uste dut, baina 
bueno.

Kotilleotan hasita, aipatzea Euskal Herri osorako lizentzia bakarra 
lortzea ez dirudiela erreza, Espainiako arduraduna behintzat ez dirudi 
oso lagungarria izango denik horrekin, bera katalana izanda ere.

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago